Verharmlosung oder Dämonisierung? Die DDR in Spielfilmen seit 1990 und deren möglicher Einsatz im Landeskundeunterricht
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Garrantzia kendu ala sumindu: Alemaniako Errepublika Demokratikoa (AED ) 1990az geroztiko pelikuletan, eta horrek Alemaniari buruzko irakaskuntzan izan dezakeen erabilera
Unibertsitate honetako irakurleak garen aldetik, herriaren historia eta kulturari buruzko ezagutzak irakastea dagokigu, eskola linguistikoak emateaz gain. Horretarako, materiala aukeratzeko unean arazo batekin egiten dugu topo: gertakari objektibo posibleak irakatsi ala emozioari ere sarbidea utzi. Sarbide horrek ateak zabaltzen dizkio, alde batetik, lekukoekin elkarrizketak izateko edo haien adierazpenak biltzeko aukerari; eta, beste alde batetik, material historikoarekin egindako lan artistikoari, besteak beste, literatura eta zinemari. Kontu horretan aintzat hartu behar da irakaskuntza-modu horiek guztiak ez daudela aske kontzientzia historiko kolektibo batean. Adibidez, AEDk erakusten digu, alde batetik, diktadura sozialista amaitu eta hemezortzi urte igaro ondoren kontzientzi historikoak hartu duen norabidea; eta, beste alde batetik, harresia erori ondoren Alemaniako zineak AED islatzeko izan duen modua. Hirugarren Reicharen krimenengatik izandako atxiloketa eta borrokak Alemania nabarmen uzteko funtsezkoak izan badira, badirudi Alemaniako diktadura komunistarekiko prozedura ez dela hain ziurra. Eztabaida akademikoetan oraintsu hasi dira galdetzen bidezkoa ote den Alemaniako bi diktaduren izaera totalitarioa alderatzea —hau da, Hirugarren Reicheko diktadura nazionalsozialista eta Alemaniako Errepublika Demokratikoa— (Totalitarismoen Teoria). Inkesten arabera, AEDtik denboran zenbat eta gehiago urrundu, orduan eta ederrago ikusten dute berori, bereziki hainbat gaztek. Pelikuletan gizarte baten gaineko oroitzapenaren kultura nabari dugu. Kultura hori ez da gizartearen isla hutsa; areago, eragina dauka gizartean. Zineman ezin da irudikapen objektibo batez hitz egin, material historikoan errealitate zehatza ikusteaz. Baina, ba al dago zinemaren bitartez errealitate konplexu bat hautematerik? Hauteman al dezakete errealitate hori beren esperientziaren bidez ezagutzen ez dutenek? Erreferentzia historiko gutxi dituztenek? Kontu handia izan behar da horretan: nazioartean arrakastatsuak izan diren "Goodbye, Lenin" eta "Das Leben der anderen" pelikulen kasuan ikusten da askotan zinemak askotan historiako garai zehatz baten erakusgarri ez diren gaiak aukeratzen dituela, eta beraz, orokortzeko arriskua dagoela. Lekukoek, euren esperientzien ondarea utziz, errealitate historiko bat azaltzen digute, oroitzapenaren iragazkitik igarotakoa bada ere; horrela, lekuko horiei begirune handia zor zaie, historiaren iturri diren aldetik. Aitzitik, pelikula historikoen lana gehiago da garai historiko zehatz bateko gizartearen kontzientzia historikoa ezagutu araztea.