La desorientación de Europa y el papel de Turquía
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Europaren historiari berrikusketa egin eta Turkiak horretan izan duen garrantziari buruz hitz egiten dugu
Gaur egun Europa deitzen dugunaren hastapenetan kokatzen dira Herodoto, Sofokles, Tales, Troia edo lehenbiziko kontzilio kristauak, guztiak ere geografikoki Anatolia penintsulakoak. Ekialdeko lurretan Erromako inperioaren gainbehera etorri zenean, bertako agintea turkomanoen taldeek hartu zuten. Talde horiek Asiako estepetan zuten jatorria, eta beren artean nagusi ziren otomandarrak. Otomandarrek bat egin zuten haientzat berriak ziren lurretan lehendik zeuden herri eta kulturekin.
Europako aliantza eta deadostasun handi guztietan parte hartu zuten nagusigoa lortzeko; horretarako borrokatu zuten Espainiaren aurka batez ere XVI. mendean. Mediterraneoko beste atea erortzearekin batera hasi ziren haiek ere ahultzen.
XX. mende hasieran murriztu egin zen beren lurraldea, eta errepublika bihurtu zen, Europako beste nazio batzuen antzera. Errepublika hori laikoa da sortu zenetik, nahiz eta hiritar gehienak musulmanak diren.
Bere kokapen geografikoagatik, historiagatik eta bere kulturagatik garrantzitsua da Europa barruko arazoak nahiz Europako ateetatik kanpora sortutakoak konpotzeko garaian.