La tauromaquia para los principiantes

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 20-02-2012
Natalia Ptrovskaya

Laburpena

Artikulu honek gaur egun oso ezaguna den Alejandro Guenis idazle errusiarraren kontakizun baten errusieratik gaztelaniarako itzulpena aurkezten du. 1953. urteko otsailaren 11n jaio zen Alejandro, Riazán-en; hazi, berriz, Riga hirian hazi zen. Letoniako unibertsitateko Letren Fakultatean amaitu zituen ikasketak. 1977. urteaz gero, Estatu Batuetan bizi da. Idazle- eta kritikari-lanetan dihardu, eta "Askatasuna" izeneko irratsaio bateko aurkezle eta esataria ere bada. Literatur aldizkarietarako artikuluak, filmetarako gidoiak, eta nola ez, liburuak idazten ditu. Egileak estilo berezi bat asmatzen du bere lan bakoitzerako. Aurkeztera gatozen kontakizunaren estiloa autobiografia intelektuala da. Kontakizun honetan, eta baita beste batzuetan ere, egileak "kultura-paisaiak" deskribatzen ditu. "Tauromaquia para los principiantes" ("Hasiberrientzako tauromakia") izenburuko kontakizunean, egileak espainiar kulturaren kontzeptu nagusietako bati begira duen ikuspegia ematen du; esan nahi baita, Zezenketei begira duena. Alderdi filosofikoekin interpretatzen du kultura-gertakizun hau, eta bere esanahia sakon aztertzen ahalegintzen da, gizadiaren sustraietara bertara joanda. Kontakizun hori, hain justu, "6 dedos" ("6 hatz") liburuan dago txertatuta, 2009. urtean Moskun argitaratua, "Colibrí" argitaletxearekin. Hemen dituzue bi bertsio: jatorrizko bertsioa, errusieraz; eta gaztelaniara egindako itzulpena.

Abstract 117 | PDF (Español) Downloads 412

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artículos