Cuentos y Relatos Árabes Tradicionales

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 20-02-2012
Zeinab Shawky Sayed

Laburpena

Arabiar literaturaren barnean, nabarmentzekoa da arabiar ipuin herrikoia. Belaunaldiz belaunaldi transmititu den ipuin herrikoiari esker, arabiar kulturaren historian zehar, oroimenean bizirik gorde dira hainbat eta hainbat albiste historiko, herrien arteko pertsonaia ospetsu, gerra edo guduetako heroi, arau moral, sozial zein familiar, ohitura eta tradizio tipiko, antzinako arabiar poesiako apotegma, esaera edo bertso eta baita hainbat mito eta fantasia ere. Kontakizun tradizional horiek une garrantzitsuak ispilatzen dituzte pertsona baten eguneroko bizimoduan; are gehiago haurrei dagokienean. Izan ere, balio moral eta hezkuntza-balio handia dute; eta gainera, ipuin atseginak eta interesgarriak dira aldi berean, eta elezahar pertsonaletan norbanakoari toki librea uzten diote beti, baita marjina zabala ere, hainbat pertsonaia eta ekintza luzatu ahal izateko. Arabiar ipuin herrikoi horietako asko eta asko unibertsalak izan dira; eta, ondorioz, mendebaldeko kultura-ondarearen zati ere izan badira. Lan honetan, arabiar ipuin tradizionalaren literatur historia berrikusi nahi genuke, azaletik bada ere. Eta, bide beretik, hiru testu arabiar labur aurkeztu, gaztelaniara itzulita, arabiar ipuin klasiko herrikoiaren eredu. Batez ere, hasierako eta erdiko urratsetan arabiar hizkuntza ikasten ari diren ikasleentzat dira aproposak.

Abstract 3348 | PDF (Español) Downloads 64441

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artículos