La literatura turca y Nazım Hikmet

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 20-02-2012
Carmen Uriarte Martínez

Laburpena

Turkierazko lehenengo idatziak VIII. mendekoak dira, eta harrian agertu ziren, gaur egungo Mongolian, alfabeto errunikoan edo göktürk alfabetoan. Seyutarren garaian, gainerakoen gainetik nabarmendu ziren Mevlana Celaledin Rum mistikoa eta Yunus Emre koblari herrikoia; eta baita jauregiko poesia ere. Ahozko epika narratiboa Dede Korkut-en eta Köroğlu-ren liburuek jasotzen dute. Pentsamendu herrikoiaren beste adibide bat, berriz, Nasreddin Hocca-n dago jasota. Otomanoen inperioan, "Diban"-eko kantategiak (irudi nagusia Fuzuli zen), Pir Sultan Abdal-ek ordezkatutako herri lirika eta Karagöz eta Hacivat-en itzal-txotxongiloekin egindako antzerkia izan ziren nagusi. Prosan, azpimarratzekoak izan ziren Evliya Çelebi bidaiaria eta Katip Çelebi poligrafo eta entziklopedia-egilea. Besteak beste, Tevfik Fikret eta Yahya Kemal-ek egin zuten letrak mendebaldekotzeko lana. Turkiar errepublika hasierako literaturak, berriz, urrezko letrekin idatzi zuen hastapen hura. Hala nola Halide Edib Adıvar eta pareko adimen-ahalmeneko irudiekin edo Yaşar Kemal-en baserri-giroko eleberri sozialarekin. Idazle gazteenen artean, nabarmentzekoak dira Orhan Pamuk Nobel sariduna eta eleberriaren munduan bidea irekitzen asmatu duten eta irakurle andana lortu duten emakumeen multzo handi bat (batzu-batzuen lanak dagoeneko itzuli dituzte gaztelaniara). Nazım Hikmet-ek, bestalde, poesia Yunus Emre-ren herri lirikarantz eramateko aldaketa ispilatzen du; horretarako, mende askoan Anatoliako herri ugariren ezaugarri nagusia izan den gizatasun-sentimendua adierazi du.

Abstract 338 | PDF (Español) Downloads 4938

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artículos