BREAKOUT EDU METODOLOGIAREN ERABILERA GURASOEI ZUZENDUTAKO JARDUERETAN: ESKUHARTZE BATEN EBALUAZIOA

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2022-02-14
Itxaro Etxague Jon Altuna Arkaitz Lareki

Laburpena

Informazio eta Komunikazio Teknologien eskuragarritasunak zein erabilera anitzak komunikatzeko modu berriak ekarri ditu egungo jendartera. Teknologia digitalek, ordea, espazio segurua eta aberatsa izan behar dute parekoekin harremantzeko eta norbanakoaren ikaskuntza eta garapen prozesuan aurrera jarraitzeko. Egoera honen aurrean, zenbait eskolek teknologia digitalen erabilera  arduratsua bultzatzea helburu duten hainbat hezkuntza esku-hartze eskaintzen dituzte, ikasleei zein haien gurasoei zuzenduak. Lan honen helburua gurasoei zuzendutako hezkuntza esku-hartze bat ebaluatzea eta aztertzea da. Aurrera eramandako esku-hartze horren xedea teknologia digitalen erabilera arduratsua lantzea da eta, horretarako, breakout edu jarduera erabili da. Guztira, bi ikastetxetako 37 gurasok parte hartu dute. Emaitzen artean gurasoek jarduerari buruz egindako balorazio positiboa nabarmentzen
da, batez ere saioan izandako eztabaida giro aberasgarria eta proposaturiko ariketaren lankidetza izaera. Lan honetan ikusiko dugun moduan, mota honetako jarduera berritzaileak ikasleekin lan egiteko aberasgarri eta eraginkorrak izateaz gain, gurasoekin lantzeko ere baliagarriak ote diren aztertu da.

Abstract 169 | PDF Downloads 0

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

hezkuntza eskuhartzea, Breakout Edu, teknologia digitalak, erabilera arduratsua, Lehen eta Bigarren Hezkuntza

Atala
Artikuluak