Bidalketa-prozesuan, egileek egiaztatu behar dute beren bidalketak betetzen dituela ondoren eskatzen diren guztiak, eta baliteke bidalketa egileari itzultzea gidalerro horiek bete ezean.
-
Bi fitxategi prestatu dira, egileen gidalerroetan zehaztu bezala: AUTOREAK IDENTIFIKATZEKO DATUAK eta AUTOREAK BIDALITAKO LANA.
-
6.000 eta 7.500eko hitz tarteko lana da: (Ikus Tantak_Txantiloia)
-
Erreferentziak eta bibliografia (APA 7) egoki eman dira, egileen gidalerroetan zehaztu bezala.
-
Lana bat dator aldizkariaren ildoekin eta hezkuntza du ardatz.
-
Lan akademiko originala da, beste inon argitaratu gabea.
ARTIKULUETARAKO GIDALERROAK
- Lanak originalak eta beste inon argitaragabeak izango dira.
- Publikatzeko momentuan, lehenetsiko dira azterketa sakona dituzten lanak
- Batezbestekoen konparazioa, korrelazioak, faktorizazioak, regresioak, etab.
- Kategorizazio eta kodifikazio prozesuen azalpena, etab.
- Aurreko edizioan argitaratu ez diren egileen lana lehenetsiko da.
- Lau egile baino gehiago agertzen diren lanetan, egile bakoitzaren ekarpena justifikatu behar da.
- Artikulu proposamena aldizkariaren plataformaren bidez helaraziko dira erredakziora.
- Bi fitxategi bidaliko dira, editatu daitezkeenak (Word fitxategiak, ODT edo gisakoak):
- 5.1. Lehenengo fitxetegiak Egileak identifikatzeko datuak izena izango du.
- 5.2. Bigarren fitxetegiak Autoreak bidalitako lana izena izango du eta ondorengo ezaugarriak bete behar ditu:
- Lana 6.000 eta 7.500eko hitz tarteko lana izan behar da
- Erreferentziak barne (25-50 erreferentzia jaso behar dira, gutxi gorabehera).
- Taulak eta irudiak izan ezik
- Artikuluek plantillan aurkeztutako arauak bete beharko dituzte.
- Artikulugileen izenik gabe bidaliko da.
- Izenburuak, laburpenak eta gako-hitzak hizkuntza hauetan jaso behar dira: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.
- Laburpenak 150-200 hitz izango ditu.
- Laburpenarekin batera bost edo sei gako-hitz jarriko dira.
- Hitz gakoetako batek hezkuntza maila adierazi behar du (lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza, unibertsitate-hezkuntza, e.a.).
- Thesaurus gisa, UNESCOk ateratakoa erabiliko da; honako web orri honetan aurkitu daiteke: http://databases.unesco.org/thessp/
- Erreferentzia eta aipuetarako, APA 7 (American Psychological Association) arautegia hartuko du egileak eredutzat.
ITURRI AKADEMIKOAK ERABILTZEKO, AIPATZEKO ETA ERREFERENTZIATZEKO GIDA (ikus).
- Erreferentzia bibliografikoak, alfabetikoki ordenaturik, testuaren bukaeran agertuko dira (ikus) (gainerako xehetasunetarako ikusi 4. puntuko esteka)
ERRESEINETARAKO GIDALERROAK
Erreseinek hezkuntzaren alorrean argitaratutako liburuen edo monografien edukiak, funtsezko ideiak eta alderdirik aipagarrienak jasoko dituzte, bai eta erreseinaren egileak egindako balioespen kritiko pertsonal eta justifikatua ere. Besteak beste, honako hauek izan daitezke erreseina-egilearen hizpide: liburuak helburu dituen irakurleak, liburuko ideia nagusiak, baliatutako metodo eta iturrien sendotasuna, egilearen ikerketa- eta prestakuntza-ibilbidea, liburutik zer izan dakioken baliagarri irakurlei, liburuaren testuingurua eta arloan hartzen duen kokapena, liburuaren ekarpena eta inplikazioak, gaiaren inguruko beste liburu batzuekiko aldeak, liburuaren indarguneak eta ahulguneak…
Erreseinak aldizkariaren plataformaren bidez helaraziko dira erredakziora (word fitxategi, ODT... bakarrean): http://www.ehu.eus/ojs/index.php/Tantak
Atalburuan, informazio hau jasoko da:
- Liburuko egilearen edo egileen izen-abizenak (eta editorearenak, hala badagokio), (argitaratze-urtea),
- Liburuaren izenburua, argitaratze-lekua, argitaletxea, orrialde-kopurua, ISBN zenbakia. Bertsio elektronikorik balego, hala adierazi.
Erreseinak 750 hitz eta 1500 hitz ingurukoak izan daitezke gutxi gorabehera.
Erreseina idazteko aldizkari honetan artikuluetan ematen diren idaztarauak jarraituko dira
Erreseinaren amaieran, erreseina-egilearen izen-abizenak, filiazioa eta helbide elektronikoa emango dira.
Erreseinak onartzea Erredakzio Batzordeari dagokio, eta testu guztiek hizkuntza-orrazketa edukiko dute. Horren ardura aldizkariaren hizkuntza-teknikariaren esku geratuko da.
ARTIKULUEN ONARPENA
Artikuluak onartzea Tantak aldizkariko Erredakzio Batzordeari dagokio. Aurrena, oinarrizko baldintzak betetzen diren aztertuko du Erredakzio Batzordeak eta, hurrena, bi kanpo-ebaluatzaile izendatuko ditu, artikulua era itsuan epai dezaten. Kanpò-ebaluatzaileen iritzia jaso ondoren erabakiko da artikulua argitaratzen den ala ez. Artikulua argitaratzea onartzen bada, aldatu, hobetu eta zuzendu beharrekoen zerrenda emango zaio egileari halakorik beharko balu (kanpo-ebaluatzaileen txostenak bidaliko zaizkio). Egileak aldaketak, hobekuntzak eta zuzenketak egin, eta ebaluatzaileen oharrei erantzun ondoren emango zaio behin betiko onespena artikuluari. Errebisioaren prozesuan bi kanpo-ebaluatzaileen arteko desadostasuna gertatzen bada, hirugarren ebaluatzaile batek aztertuko du artikulua, eta bere iritzia erabakigarria izango da. Aldizkaria argitaratzen denean, artikulua noiz jaso zen eta zein egunetan erabaki zen argitaratzea azalduko da.
Argitaratuko diren artikulu guztiek hizkuntza-orrazketa edukiko dute, horren ardura aldizkariaren hizkuntza-teknikariaren esku geratuko da.
Tantak aldizkariak artikuluen kopiak egitea baimentzen du, baldin eta aldizkaria behar den bezala aipatzen bada.
Plagioa baden edo ez aztertzeko, Similarity Check sistema balia daiteke artikuluen ebaluazio-prozesuan.
Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa lizentzia

Aldizkariaren webgunean godertako izenak, helbide elektronikoak zein datu pertsonalak aldizkari honen helburuetarako bakarrik erabiliko dira, betiere pribatutasun-printzipioa aintzat hartuta.