Bidalketak
Bidalketa prestatzeko egiaztatu beharrekoen zerrenda
Bidalketa-prozesuan, egileek egiaztatu behar dute beren bidalketak betetzen dituela ondoren eskatzen diren guztiak, eta baliteke bidalketa egileari itzultzea gidalerro horiek bete ezean.
- Bi fitxategi prestatu dira, egileen gidalerroetan zehaztu bezala: AUTOREAK IDENTIFIKATZEKO DATUAK eta AUTOREAK BIDALITAKO LANA.
- 6.000 eta 7.500eko hitz tarteko lana da.
-
Erreferentziak eta bibliografia (APA 7) egoki eman dira, egileen gidalerroetan zehaztu bezala.
-
Lana bat dator aldizkariaren ildoekin eta hezkuntza du ardatz.
Egileentzako gidalerroak
ARTIKULUETARAKO GIDALERROAK
1. Lanak originalak eta beste inon argitaragabeak izango dira.
Publikatzeko momentuan, lehenetsiko dira azterketa sakona dituzten lanak
-
- Batezbestekoen konparazioa, korrelazioak, faktorizazioak, regresioak, etab.
- Kategorizazio eta kodifikazio prozesuen azalpena, etab.
2. Aurreko edizioan argitaratu ez diren egileen lana lehenetsiko da.
3. Lau egile baino gehiago agertzen diren lanetan, egile bakoitzaren ekarpena justifikatu behar da.
4. Artikulu proposamena aldizkariaren plataformaren bidez helaraziko dira erredakziora.
5. Bi fitxategi bidaliko dira, editatu daitezkeenak (Word fitxategiak, ODT edo gisakoak):
5.1. Lehenengo fitxetegiak Egileak identifikatzeko datuak DOCX izena izango du.
5.2. Bigarren fitxetegiak Autoreak bidalitako lana DOCX izena izango du eta ondorengo ezaugarriak bete behar ditu:
-
- Lana 6.000 eta 7.500eko hitz tarteko lana izan behar da, erreferentziak barne (25-50 erreferentzia jaso behar dira, gutxi gorabehera) eta taulak eta irudiak izan ezik
- Artikuluek plantillan aurkeztutako arauak bete beharko dituzte.
- Artikulugileen izenik gabe bidaliko da.
-
- Izenburuak, laburpenak eta gako-hitzak hizkuntza hauetan jaso behar dira: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.
-
- Laburpenak 150-200 hitz izango ditu.
- Laburpenarekin batera bost edo sei gako-hitz jarriko dira.
- Thesaurus gisa, UNESCOk ateratakoa erabiliko da; honako web orri honetan aurkitu daiteke: http://databases.unesco.org/thessp/
- Laburpenak 150-200 hitz izango ditu.
6. Erreferentzia eta aipuetarako, APA 7 (American Psychological Association) arautegia hartuko du egileak eredutzat.
7. Erreferentzia bibliografikoak, alfabetikoki ordenaturik, testuaren bukaeran agertuko dira
ERRESEINETARAKO GIDALERROAK
Erreseinek hezkuntzaren alorrean argitaratutako liburuen edo monografien edukiak, funtsezko ideiak eta alderdirik aipagarrienak jasoko dituzte, bai eta erreseinaren egileak egindako balioespen kritiko pertsonal eta justifikatua ere. Besteak beste, honako hauek izan daitezke erreseina-egilearen hizpide: liburuak helburu dituen irakurleak, liburuko ideia nagusiak, baliatutako metodo eta iturrien sendotasuna, egilearen ikerketa- eta prestakuntza-ibilbidea, liburutik zer izan dakioken baliagarri irakurlei, liburuaren testuingurua eta arloan hartzen duen kokapena, liburuaren ekarpena eta inplikazioak, gaiaren inguruko beste liburu batzuekiko aldeak, liburuaren indarguneak eta ahulguneak…
Erreseinak aldizkariaren plataformaren bidez helaraziko dira erredakziora (word fitxategi, ODT... bakarrean): http://www.ehu.eus/ojs/index.php/Tantak
Atalburuan, informazio hau jasoko da:
- Liburuko egilearen edo egileen izen-abizenak (eta editorearenak, hala badagokio), (argitaratze-urtea),
- Liburuaren izenburua, argitaratze-lekua, argitaletxea, orrialde-kopurua, ISBN zenbakia. Bertsio elektronikorik balego, hala adierazi.
Erreseinak ondorengo kontutan izan behar du:
- Erreseinak 750 hitz eta 1500 hitz ingurukoak izan daitezke gutxi gorabehera.
- Erreseina idazteko aldizkari honetan artikuluetan ematen diren idaztarauak jarraituko dira
- Erreseinaren amaieran, erreseina-egilearen izen-abizenak, filiazioa eta helbide elektronikoa emango dira.
- Erreseinak onartzea Erredakzio Batzordeari dagokio, eta testu guztiek hizkuntza-orrazketa edukiko dute. Horren ardura aldizkariaren hizkuntza-teknikariaren esku geratuko da.
ARTIKULUEN ONARPENA EDO UKATZEA
Artikuluak onartzea Tantak aldizkariko Erredakzio Batzordeari dagokio. Aurrena, oinarrizko baldintzak betetzen diren aztertuko du Erredakzio Batzordeak eta, hurrena, bi kanpo-ebaluatzaile izendatuko ditu, artikulua era itsuan epai dezaten.
Erredakzio Batzordeak lanak argitaratzeko edota baztertzeko ardura du, eta horretarako lanen ebaluazio txostenak kontutan hartzen ditu. Hala ere, Erredakzio Batzordeak lanak zuzenean baztertzeko aukera du adituen ebaluazio-prozesua abian jarri gabe, baldin eta desegokiak direla uste badu, dela kalitate maila baxuak direlako, dela aldizkariaren izaerarekin bat ez datozelako, dela iruzur-ebidentziak dituztelako, etab.
Argitaratuko diren artikulu guztiek hizkuntza-orrazketa edukiko dute, horren ardura aldizkariaren hizkuntza-teknikariaren esku geratuko da.
BINAKAKO EBALUAZIO-PROZESUA (Double-blind Peer Review)
Egileek automatikoki jasotzen dute Open Journal System (OJS) plataformaren bidez aldizkariak bere lana jaso duela.
Argitalpen-taldeak artikulua jaso eta aztertu ondoren, egileei honako hau jakinarazten zaie:
1) Lana ebaluatzaileei bidali aurretik egin behar diren formatu-aldaketak, baldin eta azalekoak badira.
2) aldizkariaren ildo tematikoarekin bat ez badator edo beharrezko egokitzapen-aldaketak garrantzitsutzat jotzen dira, ez dela argitaratuko.
Lana ebaluatua izango bada, argitalpen-taldeak ebaluazio-protokoloa eta ebaluatzeko lana bidaltzen dizkie ebaluatzaileei, aldizkariaren kudeaketa-plataformaren bidez eta double-blind peer review eran ebaluatzen da. Hau da, ebaluatzaileei laburpena, artikuluaren gorputza eta ebaluatzeko irizpideak bidaltzen zaizkie, egileen identitatea eta horiei buruzko beste edozein datu ezabatuz. Prozesu osoan egile eta ebaluatzaileen anonimotasuna bermatzen da.
Ebaluatzaileek emandako ebaluazioen artean desadostasunen bat dagoenean, hirugarren ebaluazio bat egiten da. Ebaluatzaileek konfidentzialtasun, inpartzialtasun, zintzotasun eta errespetu irizpideen arabera jardungo dute uneoro.
Egileak aldaketak, hobekuntzak eta zuzenketak egin, eta ebaluatzaileen oharrei erantzun ondoren emango zaio behin betiko onespena artikuluari.
Azkenik, editoreak, gehienez ere 15 eguneko epean, OJS plataformaren bidez, ebaluatzaileen berediktuak bidaltzen ditu, horien identifikazioa aipatu gabe, ezta hori ahalbidetzen duen beste edozein datu ere.
PLAGIO ETA PLAGIO-AURKAKO POLITIKA
Egileek datuak, irudiak eta informazioa modu jasoko dute era esplizituan. Ez-betetzea lehenengo ebaluazio-fasean hautematen bada, automatikoki ezetsiko da bidalketa, eta, beraz, ez da binakako ebaluazio-fasera igaroko. Argitaratu ondoren detektatzen badira, dagokion erretraktazio-oharra egingo da.
Argitalpen-taldeak plagioaren aurkako tresna hauek ditu:
- Plagium
- Viper
- Turnitin
Copyright-informazioa
Egile-eskubideei buruzko politika © eta CC BY-NC-ND
Tantakek argitaratutako lanen ondare-eskubideak (copyright) mantentzen ditu, eta epigrafe honetan adierazitako erabilera-lizentziarekin horiek berrerabiltzea errazten eta ahalbidetzen du.
Obrak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-ObraDeribaturikGabe 4.0 (CC BY-NC-ND 4.0) lizentziapean argitaratzen dira: kopiatu, erabili, zabaldu, transmititu eta jendaurrean erakutsi daitezke, baldin eta:
Argitalpenaren egiletza eta jatorrizko iturria aipatzea (aldizkaria, argitaletxea eta obraren URLa)
Ez erabili helburu komertzialetarako.
Erabilera-lizentzia honen existentzia eta zehaztapenak aipatzea.
Pribatutasun-adierazpena
Aldizkariaren webgunean godertako izenak, helbide elektronikoak zein datu pertsonalak aldizkari honen helburuetarako bakarrik erabiliko dira, betiere pribatutasun-printzipioa aintzat hartuta.
Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) datuen babeserako daukan politika hori da.
Datu tratamenduaren arduraduna
Zuk zeuk zuzenean emandako datu pertsonalak isilpean tratatuko ditugu, eta kasuan kasuko tratamendu jardueraren arabera gordeko ditugu UPV/EHU izanik titularra.
Helburua
Datuen tratamenduaren helburua UPV/EHUk kasuan-kasuan betetzen duen tratamendu jardueraren araberakoa izango da.
Legitimazioa
Datuak tratatzen ditugu UPV/EHUk dituen lege eginbeharrak betetzeko, interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burutu beharreko eginkizun bat betetzeko, eta, tratamendurako interesatuaren adostasuna behar izanez gero, egintza positibo argi baten bidez eman beharko da.
Datuak noiz arte gordeko diren
Datu pertsonalak gordeko ditugu bildu zirenean zeuden helburuetarako beharrezko diren bitartean, edo tratamenduaren helburuetatik erator daitezkeen balizko erantzunak argitzeko beharrezko ditugun bitartean. Horrez gain, araudian artxibo eta dokumentazioari buruz dauden epean gorde beharko ditugu.
Datuak jakinaraztea
Oro har, ez zaie daturik lagako hirugarreni, ez bada lege aginduz.
Interesatuen eskubideak
Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko UPV/EHUn nola tratatzen diren bere datu pertsonalak.
Interesatua bazara, eskubidea duzu zure datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta transferitzeko, tratamendua mugatzeko edo tratamenduaren kontra egiteko eta tratamendu automatizatu batean soilik oinarrituta dagoen erabaki baten objektu ez izateko. Eskubideak horiek izanik, eskubideok egikaritu ahal izango dituzu Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean, Datuen Babeserako ordezkariari zuzendutako idatziaren bidez (Sarriena auzoa, z.g., 48940 Leioa-Bizkaia), edo posta elektronikoz (dpd@ehu.eus).
Informazio osagarria
UPV/EHUk datuen babesaren arloan daukan politikari buruzko informazio osoa lotura honetan dago eskuragarri: https://www.ehu.eus/babestu. Gune horretan dago jasota, besteak beste: UPV/EHUk egiten dituen tratamendu jardueren zerrenda eguneratua; tratamendurako lege oinarriak; tratamenduaren jarduera bakoitzak izan ditzakeen hartzaileak; zure datuen inguruan dituzun eskubideak eta eskubide horiek egikaritzeko eskari orriak.