Edukiak ulertzeko estrategiak CLIL irakaskuntzan: Euskal Herriko eskola bateko B eta D ereduak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2022-02-14
Artzai Gaspar

Laburpena

Content and Language Integrated Learning (CLIL) fokatzeak garrantzi handia hartu du Europan. Aldiz, ez dago adostasunik CLILen emaitzak positiboak diren baieztatzeko. EAE-ko B eta D ereduak ikasle askorentzat CLIL irakaskuntza bezala sailkatzen direla kontuan hartuta, lan honek helburu bikoitza dauka. Batetik, eredu horietan irakasleek ulermena errazteko martxan jartzen dituzten estrategiak
zein eta nolakoak diren aztertzea, eta bestetik, ulermenaren inguruko irakasle eta ikasleen pertzepzioak biltzea. Ikerketa DBHko B eta D ereduko edukizko irakasgaietako hainbat ikasle eta irakaslerekin gauzatu da. Guztira 123 ikasle eta 8 irakasle aztertu dira, osotara 12 klase behatuz. Guztira bi erreminta kualitatibo erabili dira, batetik, ulermena errazteko estrategiak identifikatzeko eta deskribatzeko txantiloia, eta bestetik, irakasle zein ikasleen ulermenari buruzko pertzepzioak jasotzeko bat-bateko elkarrizketak. Ondorioztatu denez, irakasleak kontziente dira ikasleek ulermenean dauzkaten gabeziez, eta askok estrategia andana jartzen du martxan ulermena bermatzeko. Estrategiak modu egokian bideratzen direnean eraginkorrak dira ulermena errazten, eta aldamio pedagogikoa eskaintzen dute. Pertzepzioen kasuan, ikasleek estrategia gehiagoren falta sumatzen dute, eta lanketa praktikoago baten nahia ere azpimarratzen da.

Nola aipatu

Gaspar, A. (2022). Edukiak ulertzeko estrategiak CLIL irakaskuntzan: Euskal Herriko eskola bateko B eta D ereduak. Tantak. Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Aldizkaria, 33(2). https://doi.org/10.1387/tantak.22449
Abstract 214 | PDF Downloads 0

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

CLIL, eleaniztasuna, ulermena, estrategiak, input, Bigarren Hezkuntza

Atala
Artikuluak