Natur Inguruneko Jarduera Fisikoak Ikastetxeetako Hezkuntza Proiektuetan txertatzeko proposamena

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2026-03-25
Luix Mari Zulaika Isasti Igor Camino Ortiz de Barrón Edu Zelaieta Anta Iker Ros Martinez de la Hidalga

Laburpena

Natur Inguruneko Jarduera Fisikoak Ikastetxeetako Hezkuntza Proiektuetan txertatzeko proposamena

Jakitun izan behar gara egungo gizartea natura eta ingurumenari bizkarra emanda bizi dela, eta gero eta gehiago ari garela urruntzen naturatik zein bere balioetatik. Ildo honetan, gero eta zientzialari gehiagok jakinarazten digute datorkigun etorkizun iluna garapen jasangaitza hau birbideratzeko gai ez bagara. Hezkuntza Sistemak funtsezko betebeharra du egoera honi aurre egiteko garaian. Natur Inguruneko Jarduera Fisikoek (NIJF) duten gaitasun hezitzailea babesten duten argudioak bildu dira artikulu honetan. Ikerketa metodologia kualitatiboan oinarritu da, eztabaida talde edo focus group delakoetan, hain zuzen ere. Lan honen helburua da (besteak beste): INJFak ikastetxeetako curriculumetan txertatzeari bultzada ematea, jarduera hauek duten gaitasun (botere) hezitzailea azaleratu ondoren. Emaitzen artean, bai arlo akademiko bakoitzari zuzendutako zein hezkuntza komunitateko gizatalde bakoitzari zuzendutako  hainbat esku hartze neurriren zerrenda jasotzen da. Aplikatu ahal izateko baliabideak eskaintzen dira finean. Espero dezagun lan honetatik sortutako proposamenak ikastetxeetako egunerokotasunean aintzakotzat hartuak izan daitezela, egoera zuzendu eta heziketa kalitatea hobetze aldera

Abstract 1 | PDF Downloads 2 HTML Downloads 3

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Ingurugiro heziketa, Natur Inguruneko Jarduera Fisikoak NIJF, Irakasleen formakuntza, eskolako curriculuma, ikerketa kualitatiboa

References
Ez dut ulertzen zer eskatzen den eremu honetan
Atala
Artikuluak

Similar Articles

1 2 > >> 

You may also start an advanced similarity search for this article.