Etxebizitzarako eskubidea

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 01-02-2019
Aitziber Etxezarreta Etxarri

Resumen

Etxebizitza, ondasun berezia eta konplexua da inondik ere. Ondasun ekonomikoa izateaz gain, (kontsumo eta inbertsio ondasuna, alegia) edo-zein gizabanakorentzat oinarri-oinarrizko beharrizana da, edozein gizaba-nako eta familiaren bizitza garatzeko ezinbesteko baldintza. Etxebizitza, gainera, oinarrizko eskubidea ere bada nonnahi, giza-eskubidea eta esku-bide soziala da aldi berean han hemengo arautegi eta legedietan.
Bestalde, etxebizitza, puzzle zabalago eta konplexuago bateko pieza da, gure herri eta hiriak osatzen dituen osagai nagusietakoa izaki. Ez dago etxebizitzarik hiririk gabe, ezta hiririk etxebizitzarik gabe (Muxi, Z, 2012: 151). Hain zuzen ere, gure inguruko etxebizitza sarea, hainbat faktorerekin hertsiki lotua dago: gure eredu ekonomikoaren bilakaera, lurralde antola-menduarena eta botere publikoek aurrera eramandako politikena, besteak beste.
Horren guztiaren ondorioz, etxebizitza eskubidea, beste eskubide so-zial asko bete daitezen aurrebaldintza gisa ulertu beharra dago (osasuna, hezkuntza, eta abar). Eta era berezian hiriarekiko eskubidea, munduko biz-tanleriaren portzentaje hazkor bat hirietan bizi baita. Hirien antolamendua eta espazioa ez dira neutroak, eta ingurugiro ardatzetik, zein klabe soziale-tik eta generotik ondo aztertu beharreko arloak dira.

Cómo citar

Etxezarreta Etxarri, A. (2019). Etxebizitzarako eskubidea. GIZAEKOA - Revista Vasca De Economía Social, (15). https://doi.org/10.1387/reves.20523
Abstract 247 | PDF (Euskara) Downloads 428

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artículos