Etxebizitzarako eskubidea

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 01-02-2019
Aitziber Etxezarreta Etxarri

Laburpena

Etxebizitza, ondasun berezia eta konplexua da inondik ere. Ondasun ekonomikoa izateaz gain, (kontsumo eta inbertsio ondasuna, alegia) edozein gizabanakorentzat oinarri-oinarrizko beharrizana da, edozein gizabanako eta familiaren bizitza garatzeko ezinbesteko baldintza. Etxebizitza, gainera, oinarrizko eskubidea ere bada nonnahi, gizaeskubidea eta eskubide soziala da aldi berean han hemengo arautegi eta legedietan. Bestalde, etxebizitza, puzzle zabalago eta konplexuago bateko pieza da, gure herri eta hiriak osatzen dituen osagai nagusietakoa izaki. Ez dago etxebizitzarik hiririk gabe, ezta hiririk etxebizitzarik gabe (Muxi, Z, 2012: 151). Hain zuzen ere, gure inguruko etxebizitza sarea, hainbat faktorerekin hertsiki lotua dago: gure eredu ekonomikoaren bilakaera, lurralde antolamenduarena eta botere publikoek aurrera eramandako politikena, besteak beste. Horren guztiaren ondorioz, etxebizitza eskubidea, beste eskubide sozial asko bete daitezen aurrebaldintza gisa ulertu beharra dago (osasuna, hezkuntza, eta abar). Eta era berezian hiriarekiko eskubidea, munduko biztanleriaren portzentaje hazkor bat hirietan bizi baita. Hirien antolamendua eta espazioa ez dira neutroak, eta ingurugiro ardatzetik, zein klabe sozialetik eta generotik ondo aztertu beharreko arloak dira.

Nola aipatu

Etxezarreta Etxarri, A. (2019). Etxebizitzarako eskubidea. GIZAEKOA - Revista Vasca De Economía Social, (15). https://doi.org/10.1387/reves.20523
Abstract 247 | PDF Downloads 428

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artículos