Kirola eta ekonomia soziala: hurbilketa kirolaren hirugarren sektorera, Gipuzkoako txirrindularitzaren ikuspegitik

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 27-02-2026
Luken Carbayeda Urruzola Alberto Díaz de Junguitu

Resumen

Lan honetan kirolaren eta ekonomia sozialaren arteko konexioa aztertu nahi izan dugu. Horretarako, kirola eta kirolaren antolaketa-egitura ulertzen saiatu gara Espainiar Estatuaren markoan. Era berean, aztertu nahi izan dugu ea Gipuzkoako kirol-federazioak, klubak eta elkarteak integratu ote daitezkeen  ekonomia sozialeko ikusmolde nagusietan.

Egoeraren aurretiko azterketa egin ondoren, ikerketa enpirikoa egin dugu: kirolaren hirugarren sektorea (aurrerantzean KHS) ikertu dugu Gipuzkoako txirrindularitzaren perspektibatik. Horretarako, metodologia kualitatiboa erabili dugu; hain zuzen, banakako elkarrizketa erdi-egituratuak egin dizkiegu ikergaiko sei adituri. Ikerketan ondorioztatu dugu garrantzitsua dela KHSa esploratzea, oraindik ere ikerketa-lerro hasiberria delako. Gainera, hiru sektoretan bereizita, kirolaren antolaketa-egitura baliozkotu dugu, nahiz eta tentsioa hauteman haien artean. Horrez gain, Gipuzkoako txirrindularitzaren ikuspegitik kirolaren antolaketa egituraren alderdi kritikoak ere azaleratu ditugu. Bukatzeko, iradoki dugu ekonomia sozialak eta kirolaren hirugarren sektorearen deiturak lagundu egin dezakeela Gipuzkoako txirrindularitza-federazioa, klubak eta elkarteak eraberritzen.

Uste dugu artikulu hau interesekoa izan daitekeela kiroleko edota ekonomia sozialeko adituentzat, administrazio publikoetako kirol-arduradunentzat eta baita KHSko erakundeentzat ere.

Cómo citar

Carbayeda Urruzola, L., & Díaz de Junguitu , A. (2026). Kirola eta ekonomia soziala: hurbilketa kirolaren hirugarren sektorera, Gipuzkoako txirrindularitzaren ikuspegitik. GIZAEKOA - Revista Vasca De Economía Social , (22). https://doi.org/10.1387/gizaekoa.27132
Abstract 48 | PDF (Euskara) Downloads 14

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

kirola, ekonomia soziala, kirolaren hirugarren sektorea, Gipuzkoa, txirrindularitza

Sección
Artículos