Kirola eta ekonomia soziala: hurbilketa kirolaren hirugarren sektorera, Gipuzkoako txirrindularitzaren ikuspegitik
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Lan honetan kirolaren eta ekonomia sozialaren arteko konexioa aztertu nahi izan dugu. Horretarako, kirola eta kirolaren antolaketa-egitura ulertzen saiatu gara Espainiar Estatuaren markoan. Era berean, aztertu nahi izan dugu ea Gipuzkoako kirol-federazioak, klubak eta elkarteak integratu ote daitezkeen ekonomia sozialeko ikusmolde nagusietan.
Egoeraren aurretiko azterketa egin ondoren, ikerketa enpirikoa egin dugu: kirolaren hirugarren sektorea (aurrerantzean KHS) ikertu dugu Gipuzkoako txirrindularitzaren perspektibatik. Horretarako, metodologia kualitatiboa erabili dugu; hain zuzen, banakako elkarrizketa erdi-egituratuak egin dizkiegu ikergaiko sei adituri. Ikerketan ondorioztatu dugu garrantzitsua dela KHSa esploratzea, oraindik ere ikerketa-lerro hasiberria delako. Gainera, hiru sektoretan bereizita, kirolaren antolaketa-egitura baliozkotu dugu, nahiz eta tentsioa hauteman haien artean. Horrez gain, Gipuzkoako txirrindularitzaren ikuspegitik kirolaren antolaketa egituraren alderdi kritikoak ere azaleratu ditugu. Bukatzeko, iradoki dugu ekonomia sozialak eta kirolaren hirugarren sektorearen deiturak lagundu egin dezakeela Gipuzkoako txirrindularitza-federazioa, klubak eta elkarteak eraberritzen.
Uste dugu artikulu hau interesekoa izan daitekeela kiroleko edota ekonomia sozialeko adituentzat, administrazio publikoetako kirol-arduradunentzat eta baita KHSko erakundeentzat ere.
Nola aipatu
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Kirola, ekonomia soziala, kirolaren hirugarren sektorea, Gipuzkoa, txirrindularitza.

This work is licensed under a Creative Commons Attribution 4.0 International License.
GIZAEKOA – Revista Vasca de Economía Social aldizkarian argitaratzen duten egileek honako termino hauek onartzen dituzte:
- Egileek beren lanen egile-eskubide guztiak gordetzen dituzte, baina egile-eskubideak ematen dizkiote argitaletxe akademikoari (UPV/EHU Press), egile-eskubideak kudeatzeko, zaintzeko eta babesteko.
- Dokumentuak, besterik adierazi ezean, CreativeCommons CC-BY esleipen-lizentzia ez-murriztaile batekin argitaratzen dira. Lizentzia horrek aukera ematen die beste batzuei papera mugarik gabe erabili eta partekatzeko, baldin eta dagokion egilea, iturria eta doia erreproduzitutako materialaren inguruan espezifikatzen badira, adibidez, honela:
Bengoetxea Alkorta, Aitor; Villafáñez Pérez, Itziar (2020). «Euskadiko Kooperatiben Lege berria», GIZAEKOA - Revista Vasca de Economía Social, 17, 197-224. (https://doi.org/10.1387/gizaekoa.22233).
- Egile batek CC lizentzia mugatuagoa behar badu (adibidez, CC-BY-SA), gure editorearekin harremanetan jar daiteke: publicaciones@ehu.eus
- Zehazki, eta baimen gehigarririk eskatu beharrik gabe, CC BY lizentzia duten dokumentuak gordailu instituzionaletan eta webgune akademikoetan gordailutu daitezke, edo liburuetan berriro argitaratu, lehen aipatutako esleipen-baldintza betetzen denean.
- "Post-prints" (eskuizkribuaren bertsio onartuak baina editatu gabeak): aldez aurretik online ere argitara daitezke, betiere egiletza eta iturria aitortu direla zehazten bada, lehen adierazi bezala.
GIZAEKOA – Revista Vasca de Economía Social aldizkarian argitaratutako artikuluen edo materialen erabilera ez estandarrerako, jakinarazi gure UPV/EHU Press argitaletxearekin honako helbide honetan: collections@ehu.eus