Hego Euskal Herriko kooperatiba ehunaren bilakaeraren lurralde analisia

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 01-02-2019
Aratz Soto Gorrotxategi Liseth Díaz Molina

Laburpena

Azken hamarkadetan Kooperatibek Euskal Herriko garapen sozio-ekonomikoan duten garrantzi kuantitatibo zein kualitatiboa handituz joan da. Hego Euskal Herriari dagokionez, XX. mende hasieratik aurrera sektore honek gorakada nabarmena bizi izan du, 2008an leherturiko krisi bortitzak igoera hau gelditu duen arren. Epe hori mugarri hartuta, hain zuzen ere, ekingo diogu artikulu honetan koopera-tiba ehunak izan duen bilakaeraren azterketari.Artikuluak kooperatiba ehunari dagozkion ezaugarri nagusien bilakaerak aztertzen ditu, hala nola, kooperatiba mota, jarduera sektorea, enplegua etabar. Honela, kooperatibek Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan 2007-2017 urteen bitartean izandako bilakaera aztertzea izango du helburu nagusitzat artikuluak. Batez ere eskualde ezberdinetan jarriko dugu atentzioa, Nafarroaren kasuan izan ezik, ez bai-tugu informazio hori eskuragarri eta, beraz, Lurralde Historiko mailako azterketara mugatuko gara kasu horretan.Azterketa horretatik eratortzen den ondorio nagusia Hego Euskal Herriko sektore kooperatiboak gainontzeko ekonomia-aktoreek baino bilakaera dinamiko eta positiboagoa izan duela da, kontuan harturiko epealdian, bai entitate kopuru zein enpleguari dagokionez. Bestalde, lurralde ezberdinek krisiari aurre egiteko duten gaitasuna, kooperatiben presentziarekin lotzea hipotesi ausartegia dela ondorioztatzen da.

Nola aipatu

Soto Gorrotxategi, A., & Díaz Molina, L. (2019). Hego Euskal Herriko kooperatiba ehunaren bilakaeraren lurralde analisia. GIZAEKOA - Revista Vasca De Economía Social, (15). https://doi.org/10.1387/reves.20506
Abstract 311 | PDF Downloads 414

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artículos