Interseccionalidad, soberanía alimentaria y feminismos de Abya Yala Estudio de caso en Perú: FENMUCARINAP

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2020-12-23
Leticia Urretabizkaia

Laburpena

Lan honek intersekzionalitatearen eta Elikadura Burujabetzaren arteko loturak aztertzen ditu,
Peruko Emakume Nekazari Artisau Indigena Natibo eta Soldatapekoen Federazio Nazionalaren
(FENMUCARINAP) jardun politikoa abiapuntutzat hartuta. Horretarako, lehenengo zati teorikoan
intersekzionalitatearen kontzeptua errotzen da, baita gaur egun aplikazio praktikorako dituen
erronkak ere; batez ere, Abya Yalatik egindako analisi feministen eta Via Campesinak Elikadura
Burujabetzaren inguruan egindako analisien bidez. Bigarren zatian, FENMUCARINAPen
kasu-azterketa aurkezten da, alderdi teorikoan identifikatutako gaiak eta erronkak kontuan
hartuta. Bi zatietan, gai nagusiak honako hauek izango dira: menderakuntza eta ahalduntze
intersekzionala eragiten duten prozesu pertsonalak eta kolektiboak, eta talde eta kategoria
nagusiek gauzatutako dominazioa, zeina errepikatu egiten baita talde eta kategoria nagusien
aurka borrokatzen diren talde eta koalizioetan. Laburbilduz, zilegitasun epistemikoa eman nahi
zaie Abya Yalatik datozen mugimendu sozial eta jardunbideei, Euskal Herriko errealitatean
balio dezaketen ikaskuntzak estrapolatzeko eta ekarpenak egiteko menderatze-harreman
estrukturalak eraldatzeko beharrezkoa den deseraikitze-prozesuari.

Abstract 342 | PDF (Español) Downloads 216

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Intersekzionalitatea, Elikadura-burujabetza, Abya Yalako feminismoak, feminismo dekoloniala.

Atala
Artículos