85. Zk. (2020): Interseccionalidad, soberanía alimentaria y feminismos de Abya Yala: estudio de caso en Perú: FENMUCARINAP
Lan honek intersekzionalitatearen eta Elikadura Burujabetzaren arteko loturak aztertzen ditu, Peruko Emakume Nekazari Artisau Indigena Natibo eta Soldatapekoen Federazio Nazionalaren (FENMUCARINAP) jardun politikoa abiapuntutzat hartuta. Horretarako, lehenengo zati teorikoan intersekzionalitatearen kontzeptua errotzen da, baita gaur egun aplikazio praktikorako dituen erronkak ere; batez ere, Abya Yalatik egindako analisi feministen eta Via Campesinak Elikadura Burujabetzaren inguruan egindako analisien bidez.
Bigarren zatian, FENMUCARINAPen kasu-azterketa aurkezten da, alderdi teorikoan identifikatutako gaiak eta erronkak kontuan hartuta.
Bi zatietan, gai nagusiak honako hauek izango dira: menderakuntza eta ahalduntze intersekzionala eragiten duten prozesu pertsonalak eta kolektiboak, eta talde eta kategoria nagusiek gauzatutako dominazioa, zeina errepikatu egiten baita talde eta kategoria nagusien aurka borrokatzen diren talde eta koalizioetan. Laburbilduz, zilegitasun epistemikoa eman nahi zaie Abya Yalatik datozen mugimendu sozial eta jardunbideei, Euskal Herriko errealitatean balio dezaketen ikaskuntzak estrapolatzeko eta ekarpenak egiteko menderatze-harreman estrukturalak eraldatzeko beharrezkoa den deseraikitze-prozesuari.
Argitaratua: 2020-12-23
Artículos
Interseccionalidad, soberanía alimentaria y feminismos de Abya Yala
Abstract 412 | PDF (Español) Downloads 259
Page 58