96. Zk. (2024): La paz y la seguridad en la teoría de las Relaciones Internacionales
Bakea eta segurtasuna Nazioarteko Harremanen (NH) diziplinaren funtsezko kontzeptuak dira. Historikoki hala izan dira, eta –gaur egun munduan gertatzen denari erreparatu besterik ez dago– nazioarteko agendan garrantzi eta gaurkotasun handiena izaten jarraitzen dute. Hala ere, horiek definitzeko modua oso bestelakoa izan da, batez ere joan den mendeko laurogeiko hamarkadatik aurrera, orduan korronte teoriko kritiko ugari agertu baitziren diziplinan. Testu honetan NHen esparru teorikoa aurkezten dugu, zehazkiago, bertan egondako eztabaida historikoak, gaur egungo arrazionalismoaren eta pospositibismoaren arteko eztabaidara iritsi arte. Era berean, diziplinako bakearen eta segurtasunaren azterketaren bilakaera historikoa laburbiltzen dugu. Ondoren, korronte teorikoetan bakearen eta segurtasunaren interpretazioak aztertuko ditugu. Batetik, korronte arrazionalistetan (Liberalismoa, Errealismoa eta Marxismoa); eta, bestetik, pospositibistetan, hau da, Konstruktibismoan, Teoria Kritikoan, Postestrukturalismoan, Poskolonialismoan, Feminismoetan eta Teoria Berdean. Azkenik, giza segurtasunaren ideia aztertzen dugu.
Argitaratua: 2024-12-10
Artículos
La paz y seguridad en la teoría de las Relaciones Internacionales
Abstract 24 | PDF (Español) Downloads 20
Page 69