Frantziako Antzinako Erregimenean (XVI.-XVIII. mendeak) zuzenbidearen irakaskuntzan egindako hezkuntza erreforma ezinezkoari buruzko begirada historiografiko laburra
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Frantziako Antzinako zuzenbide-fakultateen kontrako kritikak duela hainbat mende hasi ziren eta ez dira gelditu harrez geroztik; historialariek beren garaian ikasleek eta abarrek unibertsitateko jokabideen aurka egindako kritika garratz haietako asko berreskuratu dituzte. Kritikak alor horretako kolektibo ororen kontrakoak ziren: erregearen kontrakoak, zeinak zenbaitetan erreformak gauzatzen baitzituen baina gainerakoetan oso laxoa baitzen; irakasleen kontrakoak, gaitasunik gabeak, bigunak eta eroserrazak izateagatik; magistratuen kontrakoak, merkatuko legeen eta euren karguen erosgarritasunaren menpe egonik, unibertsitatearen aldetik hitz magiko bat besterik ez zutelako espero beren kargua hartzeko. Diatriba horien artean, alabaina, iritziak askotarikoak dira, baina horien xedea ez da Zuzenbidearen irakaskuntza norabide horretatik ateratzea, hondamendiaren benetako erantzukizuna nori dagokion identifikatzea baizik.
Erantzukizun hori nori dagokion planteatu nahi izan dugu, hain justu, unibertsitateen historiako klasiko batzuen bidez.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Zuzenbide fakultateak, Frantzia, Aro Modernoa, Hezkuntza erreforma, 1679ko apirileko ediktua, Frantziako Zuzenbideko irakasleak, Abusuak eta kritikak, Historiografia