Prokuradoretza euskal probintzietan eta Nafarroan: bere erregulazioa eta jardutea lurralde foral batzuetan (XIII-XIX. mendeak)
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Zuzenbide prozesalen historia ius communea sortu zenetik aztertuz, prokuradoreen zereginak prokuradoreen partenaireak diren abokatuen eta justizia-administrazioko beste eragile batzuen lanen itzalpean geratu direla ikusten da. Testu honetan, prokuradoretzara eta horren jarduerara hurbiltzen gara, Antzinako Erregimenean Gaztelako Koroaren barruan egonda antolamendu juridiko eta erakunde partikularrak zituzten lurralde batzuen esparruan. Horien eraginez aipatutako lurraldeetako prokuradoretza-jarduna Gaztelako Koroako araubide orokorretik zenbateraino bereizi eta tokiko errealitateetara egokitu zen galdetuko diogu geure buruari. Haien profilak ez ezik, tokiko esparru juridikoen birdefinizioan zer rol jokatzen zuten ere jorratuko dugu. Azkenik, XIX. mendean Estatuko justizia-administrazio liberala ezarri zenean zer aldaketa sortu ziren eta zer mantendu zen azalduko dugu.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Antzinako Erregimena, Zuzenbide prozesala, Prokuradoreak, Euskal probintziak, Nafarroa