Aragoiko Autonomia Erkidegoko politika legegilea, zuzenbide zibil propioaren arloan: 1967ko konpilaziotik Aragoiko 2011ko foruzuzenbidearen kodera eta geroko ekimen legegileak
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Aragoiko Autonomia Erkidegoak zuzenbide zibil propioa aldatzeko, edukitzeko eta garatzeko ahala hartu ondoren Aragoiko zuzenbide zibilak izan duen berritze-prozesua azaltzea du xede lan honek. Prozesu horretan, bi fase oso bereizi identifika daitezke: lehenengo fasean (1982tik 1995era), 1967ko konpilazioa autonomia erkidegoarena berea dela onartzea eta konpilazioan jasotako aurreikuspenak Konstituzioko printzipioei egokitzea izan zen Aragoiko legegilearen asmo bakarra. 1996an hasi zen birformulazio-lana, eta, ondorioz, baita Aragoiko zuzenbide zibilaren garapena ere –2011n eman zuen emaitza, Aragoiko foru-zuzenbidearen kodea onartu zenean–. Ondoren, zuzenbide zibil propioaren gaineko ekimen legegile batzuen berri eman daiteke –ez bereziki garrantzitsuak–; horietako batzuk Aragoiko Gobernuak berak eman zituen, eta parlamentuan ordezkaritza zuten hainbat taldek besteak.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Foru-zuzenbide zibila edo zuzenbide berezia, Aragoiko zuzenbide zibila, Politika legegilea, Aragoiko foru-zuzenbidearen kodea