1876ko Konstituzioa eta Estatuaren lurralde-antolamendua

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 01-12-2013
Joaquín Varela Suanzes-Carpegna

Laburpena

Federalismoa ezartzeko ahaleginen porrotak Errepublika hilzorian utzi zuenean ezarri ziren 1876ko Konstituzioa eta Berrezarkuntzaren erregimen politikoa; hein handi batean, Antonio Cánovas del Castilloren abilezia politikoari esker. Lantze-prozesu luze eta konplexua izan zuen 1876ko Konstituzioak Estatu erabat zentralizatua xedatu zuen, bai penintsulan, bai itsasoz bestaldean zeuden inperio kolonialaren gainerako lurraldeetan ere. Oinarrian, oso zentzu hertsia ematen zion Espainiako nazioari; Gaztelarekin identifikatzen zuen. Konstituzio horretan diseinaturiko lurralde-antolamendua testua indarrean egondako denbora-tartean izan zen eraginkor, ia mende erdian; edo, agian gehiagoan, zeren eta Primo de Riveraren diktadurak argi eta garbi zapaldu zuen arren, ez zen esanbidez indargabetuta gelditu. Nolanahi ere, «98ko porrota»ren ostean, eta, neurri handi batean, katalanismoaren gorakadari esker, askotariko proiektu politiko ugarik lotsagarri utzi zuten zentralismoa.

Abstract 24 | PDF (Español) Downloads 8

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

1876ko Konstituzioa, Berrezarkuntza, Cánovas del Castillo, Penintsulako zentralismoa eta itsasoz bestaldekoa, Mugimendu nazionalistak eta erregionalistak

Atala
Artículos