Kontzertu eta hitzarmen ekonomikoek 1936ra arte izandako bilakaera. Ikuspegi konparatua
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Kontzertua/Hitzarmena etengabe eraikitzen den tresna bat da. Abagune historiko bakoitzean dugun bertsioa tentsio politikoen, denboran zehar metaturiko inertziaren eta, batez ere, aldeen arteko adostasunaren fruitu da. Tresna bi horien bilakaera bitxian, oinarrizkoa izan da Estatuaren aurrean elkarri eman dioten babes emankorra. Hori horrela, 1841eko Legean ezarritako hazia izan zen 1877ko Hitzarmenaren oinarri, eta hura, aldi berean, 1878ko Kontzertuaren euskarri sendo, zeina aberasten joan baitzen, 1926ko Erregelamenduarekin sendotu arte. Azken testu hori, oso aurreratua, eredu izan zuen 1927ko Nafarroako Hitzarmenak. Biak ala biak berdintasun-baldintzetan iritsi ziren Errepublikaren garaira arte, Franco jeneralak Bizkaiaren eta Gipuzkoaren erregimenak ezeztatu zituen arte.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Kontzertu ekonomikoak, Hitzarmen ekonomikoak, Foru-fiskalitatea, Kupoa, Zerga-harmonizazioa, Nafarroa, Euskal probintziak