Erregimen foralen bilakaera Probintzia Baskongadetan 1876. urtea arte: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren garapen forala bitartekotasunean
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Artikulu honek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako erregimen foralen bilakaera 1839ko urriaren 25eko Legea eta 1876ko uztailaren 21eko Legearen artean aztertzen du, egile batzuk «erregimen neoforala» edo «Foralitate berrikoa» deitu izan duten epealdia, eta foru-erregimenaren oinarrizko edukien mailakako urritzea dakarrena, aipaturiko Lurraldeetan bere desagertze osora arte. Garai historiko honen barruan hiru fase ezberdin aztertzen dira: lehenengoa, 1839ko Legetik 1845eko Konstituziorakoa, 1841. urte garrantzitsuan gertatutakoari modu berezian erreparatuta; bigarrena, 1845etik 1868ko «Iraultza Loriotsua» artekoa; eta hirugarrenik eta azkenik, 1868tik 1876ko hiru Probintzia Baskongadetako foruen indargabetzerainokoa.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Foru lurraldeak, Araba Bizkaia, Gipuzkoa, Espainiako konstituzioak, Foralitate berria, 1839-1876