Nobleak, kaletarrak eta nekazariak Nafarroako Erdi Aroan
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Nafarroako gizartea Erdi Aroan hiruko zatiketa klasikoan egituratuta zegoen, noble, kaletar eta baserritarretan. Franko edo kaletarren taldea, azkenak sartu ziren gizarte egituran, baina lehenak izan ziren idatzitako estatuto garatua ezagutzen, XI. mendearen amaierako jatorrizko gutun foralen bidez. Orduz geroztik, erreinuko hiru gizarte zutabeen egoera juridikoak hainbat zehaztasun eta azalpen izan zituzten beraien eskubideen sistematizazio idatzi zabal bat lortu arte, XIII. mendearen amaierako bilduma foral handiek erakusten duten bezala. Egoera horretatik abiatuz berreraikitzen dira erreinuko hiru estamentuen estatuto juridikoak eta gizarte eskalan duten posizioa azaltzen da, arreta berezia eskainiz beraien pribilegio edo/eta betebehar fiscal, judizial eta militarrei.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Estatuto juridikoa, Gizarte taldeak, Nafarroa, Erdi Aroa, Foruak, Pribilegioak