Emakumearen egoera Bizkaiko Foru Zuzenbide zibilean
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Emakumeak (familia eta gizarte barruan Bizkaian) lehentasunezko lekua hartzen du, gizon eta anaiekin parekotasun osoa lortuz. Gizonarekin berdin parte hartzen du ezkontza ondasunetan eta honekin ondasun guztien anaitasun eta laguntza du, honela gizonak emakumearen baimena behar du hauek erabiltzeko. Ezkontza desegintzen bada gizona hiltzen delako, alkar poderoso deritzaiona eman bazuten, emakumeak ondasun guztien usufruktu unibertsala jasotzen du, eta osagarri bezala bere gizonaren oinordetza hartu dezake eta haren izenean bere ondasunen oinordeko bat aukeratu. Era berean (oinordea aukeratzeko askatasunaren printzipioa kontutan hartuta) emakumea aukeratu daiteke familiako ondasunen oinorde modura, beste sistemetako gizon edota gurasoen printzipioak alde batera utziz. Deskribatutako ezaugarriak eta beste osagarri batzuk Bizkaiko Foruen inguruan aztertuko dira (XV eta XVI mendeetan) eta dokumentu notarial eta judizialak (XVII eta XIX mendeetan), Bizkaiko Artxibo Historikoetatik ateratakoak.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Euskal Herria, Foruak, Dokumentuak, Artxibo Historikoak, Anaitasuna eta laguntza, Alkar poderoso, Testamendua egiteko askatasuna, Parekotasuna gizona-emakumea