Familiarteko estrategiak senar-emazteen arteko ezkontza kontratuen bidez Nafarroako iparraldean: Lesaka, 1790-1879

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 28-06-2024
Pilar Erdozáin Azpilicueta Fernando Mikelarena Peña

Laburpena

Lan honetan, Lesakako familiek erabiltzen zituzten estrategiak izango ditugu aztergai, udalerri horretan bertan 1790 eta 1879 artean eskrituratu ziren ezkontza kontratuak aztertuz (Nafarroako Artxibo Orokorreko protokolo notarialen sailean gordeta daudenak). Lesaka Nafarroako ipar-mendebaldean dago kokatuta, Gipuzkoa eta Frantziarekin muga eginez, Bortziriak izeneko eskualdean. Ezkontza kontratuetan jasotako klausuletan erreparatuz, familiek alderdi jakin batzuei dagokienez zein estrategia erabiltzen zituzten ikusiko dugu; hala ñola, ondarearen transimisioan, bizilekuaren hautaketan, oinordekoaren izendapenean, zaharren paperean, ahaide ezkongabeen egoeran, ezkontza merkatuarekiko harremanetan eta bigarrenen mugikortasun sozialean. Bestetik, ordezkatze mailari ere begiratuko diogu, ezkontza kontratuetako protagonista nagusiak ondare baten jabe ziren nekazariak izaten baitziren.

Abstract 5 | PDF (Español) Downloads 3

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Ezkontza hitzarmenak, Oinordekotza, Lesaka (Nafarroa), Ondarea, Oinordekoa, Tronkalitatea, Dotea, Dohaintza

Atala
Artículos