Noblezia ertaina eta familiaren ondarearen transmisioa Nafarroa Modernoan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 28-06-2024
José Joaquín Noáin Irisarri

Laburpena

Nafarroako noblezia ertainak -armategiko kabu jauregien jabe ziren jauntxoek alegia- bere ondarea zatitu gabe mantentzearen beharra ikusi zuen Erdi Aroan, hain zuzen ere ondare horren menpe baitzeuden, neurri handi batean, beren biziraupen eta ospe sozio-ekonomikoa. Noblezia horretako kide askok, orduan, ondarea transmititzeko maiorazkoaren sistemara jotzea erabaki zuten, bereziki XV eta XVII. mendeetan. Instituzio horrek, alde batetik, bizirauteko behar materialari konponbidea ematen zion, eta, bestetik, nobleziak bere egoerari eusteko betidanik izan duen grina ere asetzen zuen. Maiorazko sistema, funts ekonomikoak beren horretan kontserbatzeko modu bat zen, eta ondarea belaunaldien artean sakabanatzea ekiditeko bidé bat. Sistema honez gain, bazen oinordetza bere osotasunean transmititzeko beste modu bat ere, oinorde bakarrarena alegia, Nafarroako erdialde eta iparraldean oso sustraitua zegoena. B ¡garren aukera honek maiorazkoaren helburu berberak zeuzkan arren, ezberdintasun batzuk ere bazeuzkan. Ondarea bere osotasunean eta zatitu gabe transmititzeko modu biek oso eragin handia izan zuten familiaren egitura eta antolaketan, eta ondare horretatik kanpo gelditzen ziren seme-alaben esku baliabideren bat uzteko estrategia batzuk finkatu zituen, familiaren eta leinuaren oinarri ekonomikoa ziren ondasunei kalterik egin gabe.

Abstract 8 | PDF (Español) Downloads 8

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Maiorazgoa, Oinordetza, Oinordekoa, Ondarea, Funts ondasunak, Jauntza, Usufruktua, Nafarroako Foru orokorra, Dohaintza, Zerga, Nafarroako foru orokorraren Foru Zaharra, Oinordetza banatzea, Ezkontza-hitzarmena, Testamentua, Testamentu betearazlea, Dotea, Zelibatua, Ezkontza

Atala
Artículos