Galdutako aukerak: Nafarroako Foru Erkidego eta Euskal Autonomi Erkidegoaren arteko erlazioen Europar alderdia
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Egileak batasun europarrak eta europako integrateze prozesuek, eskuduntza eta Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako Foru Erkidegoaren jokabideen eremuan izandako inpaktua aztertzen du. Bi erkidegoek 1978ko Konstituziotik europako Konstituzioraino egon diren eta dauden prozesu konstituzioegileak modu desberdinean protagonizatu diztuztenaren postulatutik abiatzen dirá. Europar gaietan herrialdeei onartzen zaizkien parte-hartze instituzionalerako bidé urriak ere aztertzen dirá, bai europar arkitektura juridikoaren kontzepzio zehatzagatik, bai zenbait Estatu kideren aurkako borondateagatik ere, hauen artean Espainiako Erreinua. Jarraian Euskal - Herriko bi autonomía erkidegoei kalte egin dien eskuduntza hutsunea aztertzen da, egoera hau gehiago larriagotu da bien arteko erlazio instituzional gutxieneko ezagatik. Erlazio falta hau déla eta gehien kaltetu direnak administratzaileak dirá, Euskal Autonomía Erkidegoko eta Foru Komunitateko herritarrak. Egoera honek europako gobernanza ulertzeko modu berriekin kontrastatzen du, hau da, herrialdeen eta mugakideen lankidetzan eta koordinazioan administrazioaren maila desberdinen artean, bertakotik hasi eta supraestataleraino, bai bertikalki (maila desberdinetako administrazioen artean) bai horizontala (parekoen artean), baita Administraziora elkartu gabeko beste eragile eta stakeholders-ak inplikatuz ere. Policy Networks-en inguruko pentsamendu politiko modernoaren bilakaerarekin ere kontrastatzen du, hauetan politika publikoaren prozesuak aztertzen dirá, bere kontzepzio eta diseinutik (partehartzaileak) bere inplementazio eta ejekuziorarte (azpikontratuak). Gero eta garrantzi handiagoa dute herrialdeen kooperazioan bidé ez-instituzionalek, bidé instituzionalak gutxietsi gabe. Bukatzeko egileak dio Euskal Autonomi Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoaren arteko kooperazioa galdutako aukeren historia déla, etenaldi bakar batekin eta hau bi erkidegoek 1996ko Maiatzean sinatutako kooperazio akordioa izan zela, ordenamendu juridikorako aurrikusitako bitarteko bezala eta hala ere ez zen argitaratu. Honela foru erkidegoko lehendakariak, Otano Jauna, eta Euskal autonomi Erkidegokoak, Ardanza Jauna, Gasteizen 1995eko Urriaren 25 ean protokolo bat sinatu zuten bakoitzaren eskuduntzen alorrean lankidetza iraunkorraren erlazioak erakarri eta garatzeko.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Nafarroako Foru Erkidegoa, Euskal Autonomi Erkidegoa, Europar Parlamentua, Europar Konstituzioa, Europar Batasuna, Europar komunitateen Justizia Auzitegia, Mugaz bestaldeko lankidetza