Ekonomia eta Enpresa arloko Unibertsitateko ikasleen Lan-balioak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2026-03-02
M. Edurne Aldazabal Itsaso Barrainkua Marcela Espinosa-Pike

Laburpena

Unibertsitatean dauden ikasleak ikasketak bukatzean lan merkatuan sartuko dira eta aukera desberdinak aztertu behar dituzte. Aukera bakoitzak bere berezitasunak dauzka, baina lanean hasiko direnek euren eskakizun edo Lanbalioak dauzkate ere. Ikerketa honen helburua da ekonomia eta enpresako unibertsitate-ikasleen belaunaldi berriaren lan-balioak identifikatzea. Horretarako, 600 ikasleren lan-balioak aztertu ziren. Emaitzek erakusten dute Ekonomia eta Enpresako ikasleak, batez ere, kanpoko motibazioek edo lan-balio estrintsekoek gidatzen dituztela eta lanaren eta bizitzaren arteko oreka bilatzen dutela. Z belaunaldiari buruzko azterlanen eskasiak eta emaitzei buruzko adostasun faltak garrantzia ematen diote lan-merkatuan sartuko direnen lan-balioak aztertzeari. Gaur egun erakundeek zailtasunak adierazi dituzte euren beharretara egokitzen diren langileak topatzeko, horrek esan nahi du erakundeek etengabe egokitu beharko dituztela beren erakartze- eta atxikipen-estrategiak belaunaldi berrien lan-balioetara.

Abstract 24 | PDF Downloads 2

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artículos