Euskal lexikoaren historiarako: ikerketak Euskara Arkaikoan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2015-06-14
Endika Blanco

Laburpena

Lan honen helburu nagusia euskarari dagokionean oso gutxi landu izan den lexikologia historikoaren gaia jorratzeko metodologia entsegu bat egitea da. Horrela, euskal lexikoari buruzko etorkizuneko lan sinkroniko zein diakronikoetarako oinarriak sendotu eta ikerlerro berriak zabaltzea dugu jomuga. Bide horretan, Euskara Arkaikoaren lexikoaren analisi sinkroniko bat egin dugu. XV-XVI. mendeetako hamaika testutatik lagin esanguratsu bana hartuta, garai hartako euskal lexikoaren eraketarako bideak aztertu, zehaztu eta neurtu ditugu. Hau da, testuetan lekukotzen den lexiko hori ezaugarritzen saiatu gara. Batez ere, eratorpenean, konposaketan eta mailegutzan jarri da arreta. Lan hau egiteko lanabesa eta oinarria euskararen gaineko lan lexikologiko apurretatik (adib.: Sarasola 1997) eta, bereziki, inguruko hizkuntzetako lexikoaren historia lanetatik (adib.: Barber 1976, Nevalainen 1999) jaso dugu.
Analisirako corpus nagusia Sarasolaren Euskal Hiztegia-n agertzen diren Euskara Arkaikoko hitzek osatu dute. Eta, bide honetatik eskuratutako datu orokorrek erakutsi dute XV-XVI. mendeetako lexikoan euskal ondare zaharreko hitzak (%58) direla nagusi. Aldiz, corpus nagusiko hitzei Euskal Hiztegi-tik kanpo geratutakoak gehituz gero, maileguen kopuruak (%44) gora egiten du ondare zaharrekoekiko (%55) aldea txikituz. Lexiko berrigintzarako bideei dagokienez, ostera, mailegaketa da erabiliena (%66); izan ere, maileguak eratorriak (%22) eta konposatuak (%13) batuta (%35) baino nabarmen gehiago dira. Guztiarekin ere, Leizarragak emaitza orokor hauetan duen eragina nabarmena da.

Nola aipatu

Blanco, Endika. 2015. «Euskal Lexikoaren Historiarako: Ikerketak Euskara Arkaikoan». Anuario Del Seminario De Filología Vasca "Julio De Urquijo" 49 (1/2):117-79. https://doi.org/10.1387/asju.18813.
Abstract 302 | PDF Downloads 397

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak