Tortura eta natura Espainiako diskurtso legalean Erdi Aroan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 23-12-2024
Daniel A. Panateri

Laburpena

Lan honetan, naturaren eta hizkuntza juridikoaren arteko harremana aztertu nahi da. Alde batetik, naturak «zuzenbide erromatarrean» nola funtzionatzen zuen erakutsiko dut. Bestalde, funtzionamendu horretatik abiatuta, kontzeptu juridiko hori Erdi Aroan nola berregokitu zen azaltzen saiatuko naiz. Naturaren kontzeptuak Erroman eta Erdi Aroan izandako funtzionamendu ezberdina aski ezaguna den arren, nire ikerketak gako bat ematen duela uste dut: diskurtso horren barruan instituzio eta kontzeptu juridiko horiek nola funtzionatzen zuten azaltzen du, beren mugen irismena zehazteaz harago. Laburbilduz, naturaren kontzeptuaren egokitzapen linguistiko bat egon zela frogatu nahi dut (egokitzapen kontzeptuala bainoago), instituzioen fundamentazio ez-historikoaz hitz egiteko. Horretarako, aldi klasikoko eta post-klasikoko hainbat testu hartu eta Siete Partidas (1256-1284) izenekoan jasotakoarekin alderatuko ditut. Halaber, zuzenbide komuneko nozio batzuk hartuko ditut. Aztertuko den elementu nagusia naturak tortura judizialaren institutuaren barruan duen erabilera izango da. Hala, XVIII. mendean zuzenbide erromatarrak esparru narratibo juridikoa eratzeko orduan izan zuen funtzionamenduaren ikuspegi zabala ematea espero dut.

Nola aipatu

Panateri, Daniel A. 2024. «Tortura Eta Natura Espainiako Diskurtso Legalean Erdi Aroan». Clio & Crimen. Revista Del Centro De Historia Del Crimen De Durango, zenb. 21 (abenduak):119-39. https://doi.org/10.1387/clio-crimen.27037.
Abstract 170 | PDF (English) Downloads 78

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords
References
Atala