Aldizkariari buruz
Ikuspegia eta irismena
Sorrerako helburuak askotarikoak dira: alde batetik, lana diziplina anitzeko ikuspegitik aztertzea; bigarrenik, topaketa- eta hausnarketa-gune bat sortzea, ekonomia, gizarte eta Administrazio publikoko sektoreek ideia bateratuak trukatzeko eta sortzeko aukera izan dezaten; hirugarrenik, ideien bidez, enplegua eta gizarteratzea hobetzen laguntzea.
Lan Harremanak aldizkariaren zenbaki bakoitzak atal monografiko bat, atal ireki bat eta zenbait zenbakitan aipamen bibliografikoak ere baditu.
Bikoteka ebaluatzeko prozesua
41.zenbakitik aurrera (biak barne), jasotako artikulu guztiak bi aldiz anonimoa den ebaluazio-sistemaren mende jartzen dira (kanpoko bi ebaluatzaile edo gehiago). Ebaluatzaileak hautatzea Erredakzio Kontseiluaren eskumena da, eta meritu akademikoak, zientifikoak eta espezialisten esperientzia profesionala hartzen ditu kontuan. Ebaluazioan honako hauek baloratzen dira: testuaren originaltasuna; lanaren kalitatea eta zorroztasuna, hipotesien informazioa eta datu teoriko eta enpirikoen eta egiten den interpretazioaren baliozkotasuna barne; azterketaren egokitasuna eta garrantzia bere ikerketa-arloan arazoak eztabaidatzeko; testuaren aurkezpena eta idazketa; eta aipatutako bibliografiaren egokitasuna. Era berean, kanpoko ebaluatzaileek bete beharreko formulario bat izango dute, beren iradokizunak eta zuzenketak erakusteko.
Argitaratzeko erabakia kanpoko ebaluatzaile gehienek hartu beharko dute (erdiak gehi bat). Nolanahi ere, ez da artikulurik argitaratuko gutxienez bi kanpo-ebaluazio positiborik gabe. Beraz, azken buruan, Erredakzio Kontseiluak hartuko du artikulua argitaratzeko edo ez argitaratzeko erabakia, kanpoko ebaluatzaileek emandako txostenetan oinarrituta.
Egileek ebaluazioaren emaitza jasoko dute, eta, beharrezkoa bada, ebaluatzaileek proposatutako aldaketak sartu beharko dituzte, adierazten zaien epean.
Artikulu baten bi aldiz anonimoa den ebaluazio-prozesuaren faseak:
1. fasea: egileak modu anonimoan bidaltzen du jatorrizkoa, datu pertsonalik gabe.
2. fasea: Erredakzio Kontseiluak artikulua anonimizatu dela egiaztatuko du, eta argitalpen-prozesuarekin jarraituko duen ala ez erabakiko du.
3. fasea: kanpoko ebaluatzaileek, dagokion gai-eremuan adituak direnek, jatorrizkoaren ebaluazio bi aldiz anonimoa egiten dute.
4. fasea: ebaluatzaileek formularioaren bidez bidaliko dute ebaluazioaren emaitza Erredakzio Kontseilura.
5. fasea: ebaluazioaren emaitza egileei jakinarazten zaie. Honako hauek izan daitezke:
- Onarpena: artikulua onartzen da ebaluazioaren emaitza positiboa bada.
- Ez onartzea: artikulua baztertu egingo da ebaluazioaren emaitza negatiboa bada.
- Onarpena (aldaketekin): ebaluazioaren emaitzaren arabera, egileak artikuluaren edukian aldaketak sartu behar ditu artikulua behin betiko onartu aurretik.
- Onarpena (aldaketekin eta berebaluazioarekin): ebaluazioaren emaitzaren arabera, egileak edukian aldaketak sartu behar ditu artikuluan, eta Erredakzio Kontseiluak kanpoko adituari bidaliko dio berriro, berriz azter dezan.
Argitalpenaren maiztasuna
Aldizkakotasuna urtean bi zenbakikoa da: bata ekainean eta bestea abenduan.
Sarbide Irekiko Politika
"Lan Harremanak" CC BY https://creativecommons.org/licenses/by/4.0/deed.es lizentzia aplikatzen duen sarbide irekiko aldizkaria da. Beraz, egileak libre du partekatzea (kopiatzea eta materiala edozein bitarteko edo formatutan banatzea) eta egokitzea (birnahastea, eraldatzea eta edozein helburutarako materialetik abiatuta eraikitzea, baita komertzialki ere).
Artikulu zientifikoen bertsio argitaratua erabiltzea gomendatzen da (editorearen post-print bertsioa), edo, bestela, autorearen post-print bertsioa, dagoeneko ebaluatua eta onartua dagoena, eta irekian eskuragarri egongo dira ahal bezain laster.
Funts publikoekin finantzatutako ikerketa doan eskuragarri egotearen printzipioa sinatzen dugu, horrek ezagutza globalaren hedapen zabalagoa sustatzen duelakoan. Ondorioz, aldizkari honek ez die inolako kosturik ordaintzen egileei beren artikuluak aurkeztu, prozesatu edo argitaratzeagatik.
Interoperabilitate politika
Aldizkariak OAI-PMH interfaze bat eskaintzen du (Open Archives Initiative - Protocol for Metadata Harvesting), beste atari eta informazio-zerbitzu batzuk argitaratutako edukien metadatuetara sartzeko aukera ematen duena eta https://ojs.ehu.eus/index.php/Lan_Harremanak/oai helbidean eskuragarri dagoena.
Aldizkarian argitaratutako artikuluetako datuak eskuragarri daude APIak erabiliz datu-meatzaritzako prozesuetarako. Dokumentazio teknikoa hemen kontsulta daiteke: https://docs.pkp.sfu.ca/dev/api /
"Lan Harremanak"-en Kode Etikoa
"Lan Harremanak"-ek konpromisoa hartzen du argitaratutako artikuluen etika eta kalitatea bermatzeko. Aldizkariak irakurleen eta egileen beharrei erantzuten eta argitalpenak etengabe hobetzen ahalegintzen da. Gainera, datu pertsonalen babesari, konfidentzialtasunari eta jabetza intelektualari buruzko araudia betetzen du.
Jasotako artikuluak onartzean edo ez onartzean, kontuan hartzen dira artikulu horien garrantzia, originaltasuna, argitasuna edo ekarpena, bai eta azterlanaren baliozkotasuna eta aldizkariaren helburuen arabera duten garrantzia ere.
Aldizkariak egileek kontuan hartu behar dituzten jarraibide guztiak argitaratzen ditu. Indikazio horiek aldian-aldian eguneratzen dira. Gainera, bi aldiz anonimoa den ebaluazio-prozesua jarraitzen da argitaratzen diren artikuluetarako. Aldizkaria aldizkariaren gaiarekin lotutako esparru akademiko edo profesionaleko pertsona orori irekita dago, artikulu bat argitaratu nahi badu, eta kontuan hartu beharko du zein diren originalak aurkezteko irizpideak eta artikuluak hautatzeko ezarritako sistema.
Praktika txarren prebentzioari dagokionez, egileek bermatu behar dute entregatutako lanak originalak eta argitaragabeak direla eta plagioa eta autoplagioa saihestu behar dituztela. Plagiotzat hartzen da besteren lan bat norberarena balitz bezala aurkeztea; beste batzuen esaldiak, kontzeptuak edo ideiak sartzea jatorria aipatu gabe edo modu desegokian aipatuta; hitzez hitzeko aipuak edo parafraseatuak erabiltzea iturria adierazi gabe. Autoplagioa norberaren lana modu erredundantean berrerabiltzea da, normalean behar bezala aipatu gabe. Egileak kontuan izan behar du artikuluak plagioa baloratzeko prozesuen mende jartzen direla, Similarity Check eta Turnitin sistemaren bidez. Antzekotasuna baloratzeko irizpideak Erredakzio Kontseiluaren erabakiaren mende egongo dira beti, eta COPE Gidaren orientabideei jarraituko zaie kasu horietarako. Plagioa benetan gertatu dela edo zalantzak daudela egiaztatzen bada, artikulua baztertu egingo da argitaratzeko.
Egiletza partekatuaren kasuan, aldizkariaren solaskide gisa agertzen den pertsonak ziurtatu behar du aurkeztutako testua egile guztien adostasunaren emaitza dela, eta ez dela aldez aurretik beste hedabide batean aurkeztu edo argitaratu.
Aldizkariaren editoreak aldizkariko artikuluen ebaluazioa bidezkoa, inpartziala eta egokia dela bermatzen saiatzen dira. Eskatzen zaien guztiari buruz aholkatzen diete ebaluatzaileei, eta aldizka eguneratzen den ebaluazio-formulario bat eskaintzen zaie. Ebaluatzaileek ez dute, inola ere, berrikuspenaren xede den testuan jasotako informaziorik, xehetasunik edo interpretaziorik zabaldu edo erabili behar beren edo hirugarrenen onurarako. Bestalde, editoreek konfidentzialtasuna gorde behar dute jasotako testuei eta haien edukiari buruz, argitaratu arte. Era berean, editore batek ere ezingo ditu erabili argitaratu gabeko lanetan jasotako datuak, argudioak edo interpretazioak bere ikerketetarako, salbu eta egileen berariazko idatzizko adostasuna badu.
Sponsors
Lan Harremanak Euskal Herriko Unibertsitateko Lan Harremanen eta Gizarte Lanaren Fakultateak babesten du
Aldizkariaren historia
Lan Harremanak aldizkaria. Lan Harremanen Aldizkaria 1999an hasi zen lanean, Lan Harremanen Unibertsitate Eskola (UPV/EHU) izandakoaren eskutik. Gaur egun, Lan Harremanak Lan Harremanen eta Gizarte Lanaren Fakultateak (Bizkaiko Campusa) kudeatzen du, Lan Harremanen Unibertsitate Eskola (Leioa, Bizkaia) eta Gizarte Laneko Unibertsitate Eskola zaharrak (Gasteiz, Arabako Campusa) hartzen dituen zentroak.