Sindicalismo combativo (ELA 2012: crecer desde el contrapoder)

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 17-12-2013
Joxe Elorrieta Aurrekoetxea

Laburpena

Mugimendu sindikalaren egoera aztertzea izan da ikerketa helburua. ELA sindikatuaren ibilbidearen ikasketa hartu da erreferentzia gisa eta beste eredu batzuekin alderatu da; bai Nazio-Estatuek jorratutakoa —Mendebaldeko Europa— eta baita estaturik gabeko nazioek garatutakoak ere —Quebec—. Lan honetan ELAk bizitako trantsizio bikoitzaren berri eman nahi izan da. Batetik, gizarte ereduari dagokionez, izaera instituzionala duen sindikalgintzatik, oldarkortasuna eta aldarrikapen ekintzak barneratu dituen sindikalgintzara egindako jauzia. Bestetik, nazio auziarekin lotuta, estatutismotik subiranotasunera egindakoa. Horretarako, ezinbestekoa da trantsizioa abiatu zenetik erakunde honek hartutako bidea behatzea, eta bide horretan gaur egunera arte izan diren eraginak jazotzea.

Ikerketa honetatik ondorioztatzen den eredua bat dator Sindikalgintza Oldarkorrarekin. Termino honen bitartez Quebeceko sindikalgintzari egin nahi zaio erreferentzia, aldarrikapen ekintzek haien parte-hartze kolektiboan duten zentraltasuna azpimarratzeko. ELAren kasuan, gainera, borroka sindikalaren presentzia sistematikoa nabarmendu beharra dago. Izan ere,langileriaren eskubide eta eskaerak defendatzeko tresna gisa, borroka sindikalak lehenagoko jokamolde instituzionala alboratu eta ordezkatu baitu.

Nola aipatu

Elorrieta Aurrekoetxea, J. (2013). Sindicalismo combativo (ELA 2012: crecer desde el contrapoder). Lan Harremanak - Revista De Relaciones Laborales, (27). https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.10561
Abstract 281 | PDF (Español) Downloads 196

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak