El objetivo de una sociedad inclusiva: bases para una propuesta alternativa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 07-07-2014
Alfonso Dubois

Laburpena

Ongizate Estatuaren diskurtsoaren bidera-ezintasuna logika ekonomikoaren ondorio saihestezin gisa argudiatzen da, baina egiatan baztertzearen aurrean gizarteak planteatzen dituen tolerantziaren tarteak aldatu beharra dakar. Inklusiorako gaitasunak «huts egiten» duenean, ereduak berak huts egiten du. Horregatik, egungo inguruabarretan nahitaezkoa da zer den barneratu edo baztertu behar denaz pentsatzea. Inklusioaren xedeak zeintzuk izan behar duteneko eskakizuna gizarte- eta ekonomia-ereduaren funtsezko elementuak dira eta horiek dira justiziaren ikuspenaren islarik onenak. Lanak hiru gogoeta planteatzen ditu. Lehenengoa, inklusibitatearen ahuleziaren substratu diren ezberdintasunaren joeren egungo ezaugarriak ezagutu beharra. Bigarrenak ongizate kontzeptuaren eta zuzentasun handiagoaren eskakizuna lortzearren haren inplikazioen egungo eztabaida jasotzen du. Hirugarrenak pentsamendu alternatiboaren erreferentziak aurkezten ditu, bereziki giza garapenetik, inklusio-eskakizunak birdefinitzea utziko duten kategoria teoriko gisa.

Nola aipatu

Dubois, A. (2014). El objetivo de una sociedad inclusiva: bases para una propuesta alternativa. Lan Harremanak - Revista De Relaciones Laborales, (29). https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.12023
Abstract 9577 | PDF (Español) Downloads 743

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak