El acceso al empleo público: un apunte sobre la problemática creada en torno a la nueva titulación de master universitario

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 30-03-2011
Ana Regidor Junquera

Laburpena

Unibertsitate-irakaskuntzak Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruari egokitzeko premiak unibertsitate-sistema osoa berritzeko prozesua ekarri zuen, eta ondorioz, baita ordura arte indarrean zeuden ikasketak eta tituluak berritzeko prozesua ere; hala, errotiko aldaketa gertatu zen. Gainera, ikasketetan izandako aldaketa horretaz gainera, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutua (LPOE) onartu zuten 2007an. Estatutu horrek, hain zuzen, Administrazioaren zerbitzura diharduten langileen baldintzak arautzen ditu, eta neurri batean, enplegu publikorako eskatzen dituzten ikasketen eta titulu berrien aldaketa ere aurreikusten du. Horregatik guztiagatik, komenigarria litzateke funtzio publikoarekin lotuta indarrean dauden legeek aldaketa horiei ematen dieten tratamendua berrikustea; alegia, Estatuko Legeak, Autonomia Erkidegokoak eta Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutu berriak. Aldi berean, Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruarekin duten loturari erreparatu beharko litzaioke; besteak beste, Bolognako Adierazpena, Espainiako Unibertsitate Sistema GMHEEn txertatzea eta baita LPOEn lan publikorako sarbidea arautzen duten arauak ere.

Nola aipatu

Regidor Junquera, A. (2011). El acceso al empleo público: un apunte sobre la problemática creada en torno a la nueva titulación de master universitario. Lan Harremanak - Revista De Relaciones Laborales, (22). https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.1396
Abstract 395 | PDF (Español) Downloads 1513

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Atal Irekia