Mikroerabakiak eta makropolitikak lan merkatuen krisialdian
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Lan-merkatuak gogor astindu dituen krisialdi ekonomikoak historian zehar gertatu diren beste krisialdi batzuek ez bezalako ezaugarriak ditu. Artikuluak atzeraldi ekonomikoaren arrazoiak aztertzen ditu, bi ikuspegitatik: batetik, mikro-erabakiek krisialdian izan duten eragina aztertzen du. Mikro-erabakiak, hain zuzen, ekonomia-arriskuekin eta ekonomiaren etorkizuneko bilakaerarekin lotuta banakoek hartutako erabakiak dira. Mikro-erabaki horiek guztiak batzean, arriskuari buruzko sinesmen-sistema bat sortzen da, denborarekin bilakatuz doana. Kapitalismoaren azpisistema hau dugu, beraz, atzeraldiaren arrazoietako bat. Bestalde, makro-politikak ditugu; moneta- eta estatu-agintaritzen politika makroekonomikoak, alegia. Makro-politika horiek enplegua suntsitzea eta lanaren txirotze kualitatiboa ekarri dute, eta hori ere atzeraldi ekonomikoaren arrazoi nagusietako bat da. Azterlana amaitzeko, hazkunde ekonomikoaren teoriaren analisia egiten da. Horixe da, hain zuzen, krisialdiaren teoriaren egiazko ifrentzua, eta krisialdiaren beraren osagarria.