Itinerarios y dimensiones del proceso de precarización de los jóvenes

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 16-10-2015
Carmen Sabater

Laburpena

Artikuluak prekarizazio eta desafiliazioaren prozesua ikuspegi hirukoitz batetik aztertzen du: objektiboa, behin-behinekotasun eta aldakortasun iraunkorrarekin lotutakoa; subjektiboa, arriskuaren gizartean bizi, nortasun eza eta are, lanpostuan aplika ezin daitezkeen gaitasunetan oinarritutako heziketaren sendotasuna dela-eta enpleguarekin atseginik ez izatearekin eta aintzatespen gabezia kanporatzeak lanari ematen dion izaera instrumentalarekin lotutakoa; eta, azkenik, lan-eskubideen galeraren ikuspuntua, hori enplegu egoeretan ikusten baita, enpresarenganako mendetasuna islatzen duten baldintzak ezartzen direlako (ordutegiak eta zereginak, soldataren jaitsiera, lan-baldintzen hobekuntza aldarrikatzeko taldekako ahotsa izateko zailtasunak…), bai eta enplegu ezaren egoeretan ere, lan-nortasuna izateko integrazio psikologikoa, soziala eta ekonomikoa galdetzen delako, bai eta, sarri, bizirik irauteko gutxieneko maila izan ahal izateko laguntza ekonomikoak eskatzeko aukera ere.

Ikuspuntu horretatik, Guy Standing-ren prekarizazioaren eskema (2013), gizarte segmentu berri gisa, moldatu da, prekarizazio prozesuaren ibilbideen dibertsifikazioaren, nortasun profesional ezaren, lan eskubideen galeraren —enpleguarekin lotutako zazpi segurtasun formak ez betetzearekin— eta jasandako sentimenduen (ezinikusia, anomia, gogorik eza eta alienazioa) bidez. Horretarako, Errioxako Autonomia-erkidegoan arazo horrek eragindako 28-35 urteko gazteen artean egindako elkarrizketa sakonen deskripzio kualitatiboa izan da abiapuntua.

Nola aipatu

Sabater, C. (2015). Itinerarios y dimensiones del proceso de precarización de los jóvenes. Lan Harremanak - Revista De Relaciones Laborales, (31). https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.15171
Abstract 177 | PDF (Español) Downloads 198

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak