Krisiaren ondorio psikosozialak: berezitasunik ote?

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 28-06-2011
Eduardo Apodaka

Laburpena

Bistan da, krisiak ondorio asko eta askotarikoak ditu. Psikosozialak ez dira garrantzi gutxienekoak. Baina arlo honetan krisiaren ondorioak ez dira bereziak, gaur egungo kapitalismo globalarenak baino ez dira. Artikulu honetan, gaingiroki bada ere, kapitalismo malgu eta globalitarioaren ondorio psikosozialak aztertu ditut krisiaren harira. Kontuan hartu behar da kapitalismoa arautzen duten logikak zaharberritu eta kasu batzuetan sortu berri direla. Haietan esanguratsuena malgutasun globalarekin batera, balio erantsiarena da. Hortaz, hitzarmen psikologikoa deritzonetik abiatu eta logika horiek langile eta antolakunde arteko loturari nola eragin dion ulertu eta testuinguru horretan management-ak zer nolako betekizun duen jorratu. Alde horretatik, merkatu malguaren eta kontsumo-logikaren balio erantsiaren eskakizunaren aurrean, langileak maneiatzeko teknikek eta diskurtsoek zer dakarten azaldu nahi izan dut ikuspuntu kritiko batetik.

Nola aipatu

Apodaka, E. (2011). Krisiaren ondorio psikosozialak: berezitasunik ote?. Lan Harremanak - Revista De Relaciones Laborales, (20-21). https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.2169
Abstract 98 | PDF (Español) Downloads 113

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak