Repsol YPF: ¿Una empresa responsable en Bolivia?

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 12-09-2011
Antonio Rodríguez-Carmona

Laburpena

Repsol YPF enpresaren jarduerak eragin kaltegarriak izan ditu Bolivian gizarte eta ingurumen arloetan. Ehunka salaketa egin dira azkeneko hamabost urteotan. Horren aurrean, enpresak Erantzukizun Sozial Korporatiboari doakion diskurtsoari ekin dio, diskurtso hori telebistan iragarriz eta nazioarteko auditoretza-etxeek Gold Class kalifikazioarekin bedeinkatuz. Enpresaren benetako eginerak, berriz, guztiz bestelakoak izan dira. Gizarte arloko proiektuetan egin dituen inbertsioak hutsaren parekoak izan dira, batez ere egitasmook enpresaren etekinekin erkatuz gero. Inbertsio-politika hori engainagarria da, asistentzialista, eta zenbait aldiz, irabaziak banatzeko eta talde indigenak banantzeko baino ez du balio izan. Bolivian hidrokarburoak «nazionalizatzeak» erakusten duenez, enpresen «erantzukizunak» ondoko jarrera eta eginerak ditu oinarri, eginerok aski errazak baina zeharo ezohikoak izan arren: lan eta zerga alorretako eginbeharrak betetzea, eragiten diren kalteen ordainak ematea, jokabide gardena izatea edota kontuak herrialdeen arabera bereiztea. Eta, batik bat, gizartearen kontrolaren menpean egotea. Horri dagokionez, ez dira gutxi Repsol YPFk oraindik bete gabe dituen konpromisoak.

Nola aipatu

Rodríguez-Carmona, A. (2011). Repsol YPF: ¿Una empresa responsable en Bolivia?. Lan Harremanak - Revista De Relaciones Laborales, (19). https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.2670
Abstract 215 | PDF (Español) Downloads 753

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak