Ordaindutako zaintza lanen inguruko hausnarketa: EAEko kasua

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 13-09-2011
Mertxe Larrañaga Yolanda Jubeto

Laburpena

Etxeko lanak eta zaintzakoak gure bizitzako oinarria mantentzeko eta sistema ekonomikoa funtzionatzeko ezinbesteko elementuak dira. Azken urteetan, aipatu lan motak zerbitzu publiko edo/eta pribatuak kontratatzearen bidez, gero eta gehia­go kanpora ateratzen ari direla ikusi da. Artikulu honek kanpora ateratzeko prozesu horren egungo egoera eta joerak aztertu nahi ditu Euskal Autonomia Erkidegoan. Horretarako, etxeko langileen eta horiek, gehienbat, zaintza esparruan egiten dituzten lanen ezaugarriak aztertuko ditugu. Sektore publikoari dagokionez, hasiberri diren EAEko mendekotasunari buruzko legea eta gizarte zerbitzuei buruzko legearen garapenean jarriko dugu arreta. Izan ere, aipatu bi lege horiek Ongizatearen Estatua eraikitzeko ezinbesteko laugarren zutabea baitira. Arreta berezia jarriko dugu lan horiek dituzten finantzazio arazoetan.

Nola aipatu

Larrañaga, M., & Jubeto, Y. (2011). Ordaindutako zaintza lanen inguruko hausnarketa: EAEko kasua. Lan Harremanak - Revista De Relaciones Laborales, (18). https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.2806
Abstract 199 | PDF (Español) Downloads 230

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak