Lana eta familiaren arteko kontziliazioa EAEko sektoreko hitzarmenetan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 13-09-2011
Oihane Mallagaray Revilla Aitor Bengoetxea Alkorta

Laburpena

Langileek beren lana eta famili egoera uztartzea legegile desberdinen agendan dago aspaldidanik. Denbora bi atal horietan nola banatu? Zein eskubide aitortu langileei beren lanaldiko denbora zati bat familiari dedikatzeko? Arazo konplexu honi erantzuna eman nahian, hainbat arau daude.Gizonen eta emakumeen artean desoreka handia dago lanaren eta familiaren erantzukizunak banatzerakoan, eta hori izango da gure ikuspegi nagusia. Legeetaz gain, lan munduan, hitzarmen kolektiboek protagonismo nagusia dute dagokigun gaiaren erregulazioan. Artikulu hau sinatzen dugun bi lagunok, EAEko hitzarmen sektorialen erregulazioa genero ikuspegitik aztertu duen ikerketa talde bateko kideak gara. Ikerketa hori Eusko Jaur­la­ri­tza­ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsorak eskatuta egin zen. Hori dela eta, artikulu honetan EAEko hitzarmen sektorialetan aurkitu dugun erregulazioa aztertu eta baloratuko dugu. Lan honetako lehen zatian, zuzenbideak zein arau nagusi eskeintzen dizkigun aztertuko dugu. Bigarrenean, arauen letraz haratago, EAEko hitzarmen kolektibo sektorialetan lana eta familia kontziliatzeko eskubideak aztertu eta baloratuko ditugu.

Nola aipatu

Mallagaray Revilla, O., & Bengoetxea Alkorta, A. (2011). Lana eta familiaren arteko kontziliazioa EAEko sektoreko hitzarmenetan. Lan Harremanak - Revista De Relaciones Laborales, (18). https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.2808
Abstract 300 | PDF (Español) Downloads 234

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak