Giza baliabideen nazioarteko zuzendaritzari buruzko estrategiak: kostuaren ebaluazioari egindako hurbilketa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 24-10-2011
Aitziber Lertxundi Markus Hagemeister

Laburpena

Azken urteetan, nazioarteko enpresek giza baliabideen gain erakutsi duten interesa areagotzearen ondorioz, Giza Baliabideen Nazioarteko Zuzendaritza aztertzen duten lanak gehitu egin dira. Horren azterketa egiteko erabili diren ikuspuntuen artean, kostuen ikuspuntua dugu aipagai. Hala ere, ikuspuntu horren erabilera urria izan da, eta, funtsean transakzio-kostuei buruzko teorian oinarritzen da. Aipatu teoriaren aplikazioa dela medio, literatura-arlorako balio handia duten ekarpenak jaso dira, baina egileek egindako azterketa, sarritan, bilketaren inguruan burutu da. Horrenbestez, lan honen bidez ahaleginak egin dira aipatu ekarpenak zabaltzeko, Giza Baliabideen Nazioarteko Zuzendaritzari buruzko estrategiekin zerikusia duten kostua balioesteko helburuarekin. Xede hori kontuan hartuz gero, azterketa egiteko abiapuntutzat hartu dira transakzio-kostuei, eta, baliabideei eta gaitasunei buruzko teoriaren ikuspuntua.

Nola aipatu

Lertxundi, A., & Hagemeister, M. (2011). Giza baliabideen nazioarteko zuzendaritzari buruzko estrategiak: kostuaren ebaluazioari egindako hurbilketa. Lan Harremanak - Revista De Relaciones Laborales, (12). https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.3426
Abstract 1386 | PDF (Español (España)) Downloads 617

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak