El 'mobbing' como enfermedad del trabajo

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 23-04-2012
Olga Padial Ortiz Margarita de la Iglesia Marí

Laburpena

Lanean jazarpen morala ematen deneko egoera identifikatzeko ezinbesteko diren elementuak laburbildu dira artikulu honetara. Eta Lege eta Auzitegi-Medikuntzaren eta Lan-Medikuntzaren ikuspegi bikoitzetik gauzatu da analisia, hala lanean diharduen lagunaren segurtasun moralari eragiten dion tortura psikologiko zinezkoa nola laneko gaixotasuna dela kontuan harturik. Medikuarengan, jazarpen morala dagoelako susmoa izioarazi behar duten lan-datuak eta datu klinikoak zein diren zehaztu da. Ziurtasun-Diagnostikoa erdiesteko, Diagnostiko Diferentziala gauzatuko da sintomen aldetik antzekotasun handikoak direlako, diagnostiko okerrera eraman lezaketen patologia-multzoa aintzat harturik. Hiru motatako irizpideetan hartzen du oinarri diagnostiko diferentzial horrek: langilearen eta lanaren ezaugarriak; langile-taldearen eta Enpresaren inplikazioa; eta patologia bakoitzaren zeinu kardinalak. Proposamen pertsonal gisa, gaixoa ondorioei begira balioetsi ahal izateko, lanaren alorreko lege-arauetan aurreikusita dauden ezgaitasun-mailak moldatuko dira, laneko jazarpen moralaren kasu partikularrari aplikaturik.

 

Nola aipatu

Padial Ortiz, O., & de la Iglesia Marí, M. (2012). El ’mobbing’ como enfermedad del trabajo. Lan Harremanak - Revista De Relaciones Laborales, (7). https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.5828
Abstract 1837 | PDF (Español) Downloads 955

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
APARTADO IV: Aspectos Médico-psicológicos