El mundo del trabajo postfordista en la Italia de la acumulación flexible

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 23-04-2012
Luciano Vasapollo

Laburpena

Era fordistatik postfordistara igarotzea nola gertatu den ulertu ahal izateko, artikulu honen lehenengo zatian metaketa malguaren ereduaren garapenean eragina duten elementuen arteko erlazioa kontuan hartzeak duen garrantzia aztertuko dugu. Izan ere, ereduaren aldaketak ez ziren gertatu soilik desindustrializazioa eta industri birmoldaketa izan zirelako, baizik eta baita kapitalismoaren eredua erabat berregituratu eta dibertsifikatu beharra sortu zelako ere. Ondoren, Italiako lan-merkatuaren egoera ikusiko dugu eskualdeka; lehendabizi osagai nagusiak kontuan hartuz egindako azterketa aurkeztuko da eta ondoren, berriz, taldekako azterketa egiteari ekingo zaio; honek argi eta garbi uzten du, batetik, egitura aldaketa nabarmenak gertatu direla eta, bestetik, lan eredu gisa erabiltzen den lanpostu finkoaren eredua zein neurritan desagertzen ari den. Era berean, enplegua arautuko duten lege erreformak behar direla adierazten digu, desberdintasun soziala murrizten lagunduko baitute. Azkenik, eredu ekonomiko berrian komunikazioak duen papera aztertzen da eta baita enpresak malgutasuna ulertzeko duen moduaren ondorio diren jokabide sozioekonomikoak gizartean nola hedatu eta ezartzen diren ere.

 

Nola aipatu

Vasapollo, L. (2012). El mundo del trabajo postfordista en la Italia de la acumulación flexible. Lan Harremanak - Revista De Relaciones Laborales, (6). https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.5844
Abstract 837 | PDF (Español) Downloads 181

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak