Nazioarteko berregituraketa produktiboaren ondorio espáciala. Industrializazio zaharreko erregioei buruzko hausnarketa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 23-04-2012
Helena Franco Goio Etxebarria Kerexeta

Laburpena

Mendebaldeko ekonomietan Industrializazio Zaharreko Erregioak izan dira azken hamarkadetan mundu mailan izaten ari den berregituraketaren ondorioak gordinkiago pairatu behar izan dituzten lurraldeak. Artikulu honetan hauen problematikaren oinarrian dauden zioetaz harago gainbehera egoerari buelta emateko dituzten aukeren inguruan bideratu nahi izan dugu gogoeta. Horrela, gutxien aipatzen den aukera posibleetako batetik abiatu gara: teknologia helduen birsorkuntzan oinarritutako industri-erregio aurreratuak bilakatzearen formula; ondoren gaur egun nagusi agertzen zaigun planteamenduari (hots, nazioarteko metropoli aurreratua bilakatzearen aldekoari) zuzendu diogu begirada; eta azkenik hiri-erregio guneanitzei buruzkoa ere jasoz. Geure ustez, eredu bat baino gehiago aurrean izatea hausnarketa teorikorako aberasgarria ez ezik erregio bakoitzak bere garapen bidea diseinatu edota berbideratzeari buruz erabaki behar duenerako ere lagungarria izan daiteke.

Nola aipatu

Franco, H., & Etxebarria Kerexeta, G. (2012). Nazioarteko berregituraketa produktiboaren ondorio espáciala. Industrializazio zaharreko erregioei buruzko hausnarketa. Lan Harremanak - Revista De Relaciones Laborales, (6). https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.5850
Abstract 93 | PDF (Español) Downloads 71

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak