El fomento del autoempleo en Bizkaia: clave de la regeneración socioeconómica
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Kultura sortzailea eta enpresak sortzeko laguntzak dira Europa Erkidegoko lan politikaren oinarri sendoenetakoa. Hiritarren artean enpresa nahia bultzatzea eta enpresa egitasmo berriak laguntzea helburu duten erakundeak ugari dira Bizkaian. 70ko hamarkadatik aurrera Bizkaiak pairatu dituen krisiak eta industri birmoldaketek gogor jo dituzte lurralde honen gizartea eta economía. Hemen aztertzen ditugun erakundeen jarduerak langabezia gutxitzen eta lurraldeko berrikuntza sozioekonomikoa betetzen lagundu du. Ondoko lanak erakunde publikoek lan arloan izan dituzten jarduera egokiak agerian uztea du helburu. Erakunde publikoez gain, Bizkaiko lurraldean enpresa asmo berriak eta jarrera sortzaileak bultzatzen dituzten gainerako erakundeen jarduerak ere aztertzen ditugu. Erakunde guzti hauen jarduera hobetzen lagun dezaketen elementu eta faktoreak identifikatu egiten dira, era berean.