La Seguridad y la Salud en el trabajo en la Unión Europea

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 23-04-2012
Hans-Horst Konkolewsky

Laburpena

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentzia da Batasuneko estatu kideen artean eta hedabide interesatuen artean laneko segurtasunari eta osasunari buruzko informazioa guztia bildu, koordinatu eta banatzeko arduraduna. Lana eraginkortasunez egin ahal izateko, informazio sare bat ezarri du Agentziak Batasuneko estatu kideen artean, eta horren funtsezko komunikabidea Internet da.

Agentziak, berriki, Europako Batasuneko laneko segurtasun eta osasunaren egoerari buruzko azterketa bat egin du, eta azterketaren ondorioek Europan datozen urteotan prebentzioa planifikatu behar den markoa ezarri dute. Hala jasota gelditu da etengabe aldatuz doan lan munduaren eta sortzen diren arriskuen aurrean dagoen kezka, baita estresa, bibrazioak, kargen maneiatzea, sustantzia kimikoak edo hezurren eta giharren gaixotasunak bezalako gaietarako prebentziorako neurri osagarriak hartzeko beharra ere.

Europako instantziek oso argi dute laneko segurtasuna eta osasuna edozein proposamen politikotan sartu behar dela eta garrantzi handia duela, zertarako eta etengabeko hazkunde ekonomikoaren, lanpostu gehiago eta hobeagoren eta gizarte kohesio handiagoaren alde lan egiteko.

Nola aipatu

Konkolewsky, H.-H. (2012). La Seguridad y la Salud en el trabajo en la Unión Europea. Lan Harremanak - Revista De Relaciones Laborales. https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.5862
Abstract 748 | PDF (Español) Downloads 184

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak