El tiempo de trabajo y su distribución por sexos en la Comunidad Autónoma Vasca

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 05-10-2012
Arantxa Rodríguez Mercedes Larrañaga

Laburpena

Lanaren sexu araberako zatiketak emakumearen eskuharmen urria gauzatzen du soldatepeko lanaren gainean eta, ondorioz, soldata gabeko lanean dagokion baino neurri handigoan agertzen da. Ezaugarri bi hauek bilakatze prozesuan ari dira. Alde batetik emakumeen parteharmen gero eta handiagoa soldatapeko lanetan, emakume landunei buruzko tasek erakusten dutenez. Bestalde, gizonezkoek euren gain hartzen badoaz ere etxeko lanak, gehikuntza erritmo hau ahula da eta betebehar hertsagarrienak emakumeen esku diraute oraindik ere.

Emakumeen soldatapeko laneratzea lan merkatu krisi sakon batean gertatu da, behin-behinekotasun eta langabezia masiboaren agerpenarekin batera. Emakumeek jasaten dituzte ondorio larrienak langabezia tasa altuagoak, kontratu iragankortasunak, jardunldi partzialak eta soldata txikiagoen alorretan. Lan berdintasunak emakumeak etxeko lanaren parte handi batetik libratu ahal izatea eskatzen du, gizonezkoei dagokiena alegia, eta baita ere gizarteak kolektiboki bere gain har ditzan gaur egun emakumeek alor pribatuan betetzen dituzten zaintza eta ongizate funtzioak.

Nola aipatu

Rodríguez, A., & Larrañaga, M. (2012). El tiempo de trabajo y su distribución por sexos en la Comunidad Autónoma Vasca. Lan Harremanak - Revista De Relaciones Laborales, (1). https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.6762
Abstract 114 | PDF (Español) Downloads 135

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak