¿Flexibilidad laboral, flexiseguridad o flexplotación?

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 09-01-2013
José Manuel Quintana Hernández

Laburpena

Flexibilitatea edo malgutasuna, duela hamarkada batzuetatik hona Europan zabalduz joan den mamua, flexisegurtasuna bihurtu zen bat-batean Europako erakundeetan, lan-harremanetan sortzen diren interes kontrajarriak integratzeko ahalegin modura, Europar Batasuneko instituzioen estrategia gisa garai berriei aurre egiteko: lan-arloko flexibilitatea «segurtasun» kontzeptuaren barnean sartzen diren neurri konpentsatzaile batzuen truke.

Ikuspegi integratzaile batetik, lan honek aztergai hartzen ditu, lehenik eta behin, flexibilitatearen kontzeptua, motak eta hura erdiesteko tresnak. Ondoren, kontzeptua sortzen den testuingurua azaltzen du, haren oinarri ekonomikoa eta hari lotuta egin diren lan-erreforma batzuk. Jarraian, flexisegurtasunaren kontzeptu zabalagora egiten du jauzi, eta nozio horri lotuta Europan mugarri diren bi soft law tresna aipatzen ditu. Azken ondorioek azaldutako guztiaren sintesi laburra egiten dute, eta gogoeta batzuk eransten dira amaiera gisa.

Nola aipatu

Quintana Hernández, J. M. (2013). ¿Flexibilidad laboral, flexiseguridad o flexplotación?. Lan Harremanak - Revista De Relaciones Laborales, (26). https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.7094
Abstract 1971 | PDF (Español) Downloads 845

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak